Txandakako ingeniarien 9. promozioaren diploma-banaketa

2007/12/10 00:00:00 GMT+1
Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolak 12 urte daramatza abiatu zenetik eta merkatuan 300 ingeniari integratuta ditu dagoeneko.

Abenduaren 14an, atsaldeko 18.30etan buruko den ekitaldian 21 ikaslek jasoko dituzte diplomak eta bertan parte hartuko dute Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkateak, Koldo Nuñez Betelu, IMH Ingeniaritza Eskolako Zuzendariak eta Joxean Egaña IMH zuzendari-gerenteak. Ekitaldira ere daude gonbidatuta ikasleen senide, lagun, irakasle eta enpresa tutoreak eta amaieran luntxa eskainiko da.


Elgoibarko IMH Ingeniaritza Eskolak txandakatze sistema erabiltzen du bere ingeniariak prestatzeko, hau da, hiru urteetan zehar enpresan lanean jarduten dute lan kontratuarekin asteko hiru egunetan eta beste bi egun ikasten. Enpresan lana egiten dute adostutako lan-proiektua lantzeko, beraz, formazioa amaitzen dutenean ikasleek dagoeneko 3 urtetako lan esperientzia bereganatuta dute.