"Txandakako prestakuntzaren aldagai giltzarriak” ikerketaren aurkezpena
IMHk antolatutako “Txandakako prestakuntzaren aldagai giltzarriak” ikerketa aurkezteko jardunaldia arrapala egokia izan da ikasturte berriaren abiatzarentzat, non txandakatze edo prestakuntza duala lehen urratsak ematen ari den epe erdiko aurreikuspen onekin.
Ikerkertak zuzeneko ezarpena izan du HEZIBI proiektuarentzat, proiektu honetan ikerketaren fitxak erabiliko baitituzte tutoreek Eusko Jaurlaritzak martxan jarri duen txandakatze eredu berri honetan (ikusi albistea)
Jardunaldiak txandakatze esparruko lehen mailako parte hartzaileak izan ditu: Lille-Formasup, Lleida eta Hamburgoko unibertsitateak, alegia. Eta hauekin, IMHren Txandakako Ingeniaritza aurkeztu da, kasu arrakastatsu bezala, zeinek 16 promozio prestatu ditu Franziako eredu egokituarekin, eta aurtengo irailean “Prozesu eta Produktuen Berrikuntza Ingeniaritza” gradu berria abiatu duen.
Instituzioen ordezkaritza garrantzitsua izan dugu ere, proposatzen duten aurkezpen bikainekin. Gemma Zabaleta Enplegu Sailburuak IMHrekiko aitortza hunkigarria izan zuen; Carlos Crespo Lanbide Heziketako Sailburuordeak txandakatzeari eta HEZIBIri buruzko aurkezpen apartekoa egin zuen; eta Pedro Sanchez Enpleguko Zuzendariak jardunaldiaren laburpen bikaina egin zuen.
Enpresa eta erakundeetako ordezkaritza esanguratsuak ere baieztatzen digu alternantzia/ prestakuntza duala hartzen ari den indarra gure erkidegoan eta baita estatuan ere.
Ikusi:
-
Ondorioak (gaztelaniaz)...
-
Ikerketa "Txandakako prestakuntzaren aldagai giltzarriak"... (pdf-n gaztelaniaz dago)
Jardunaldiari eta hitzaldiei buruzko informazioa eskatzeko sartu hemen..
Jardunaldia Incres Innova, Adegi eta Lilleko Unibertsitatearekin elkarnean egin da, Lanbide-Hobetuzek lagunduta.