Txinako CSMC-ZDVTI-IMH Fabrikazioko 1. promozioa diplomatu da

2016/07/14 23:00:00 GMT+1
Tianjingo CSMC ikastetxeko lanbide heziketako 1.promozioaren amaiera ekitaldia ospatu da uztailean eta bertan IMHko zuzendaritzaren ordezkaritzak parte hartu du.

Txinako Tianjingo gure bazkideak diren ZDVTI eta CSMCrekin antolatutako CNC bidezko Fabrikazio Mekanikoaren Programazioaren Produkzioko lehen promozioak 3 urteko tituluaren prestakuntza amaitu du aurten. Diploma banaketa ekitaldia uztailaren 4an egin zen ikastetxeko ordezkari, Tianjingo agintari eta IMHko zuzendaritzaren ordezkaritzaren parte hartzearekin. Ekitaldian, 26 ikasleei diplomak emateaz gain, aipamen berezia egin zitzaien 3 ikasleei.

2011an sinatu zen IMH, CSMC eta ZDVTIren arteko elkarlan akordioaren esparruan garatzen dihardugu proiektua.

IMHko ordezkariek, bestalde, 17/18tik aurrera bi espezialitate berri (Diseinua eta Mekatronika) sustatzeko bilerak egin dituzte Tianjinen.

Azkenik aipatu datorren uztailaren 18an CSMCko 6 irakaslez eta 5 ikaslez osatutako taldea izango dugula IMHn. Bi asteko egonaldian, IMHren jarduera ezagutuko dute, alderdi tekniko eta pedagogikoei buruzko prestakuntza jasoko dute eta Euskal Herriko enpresak eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute.