Txinako Tianjin herriko Makina-Erremintaren Lanbide-Heziketako Institutuaren inaugurazioa.
Joan de 2003ko abenduaren 19an inauguratu zen Espainiar-Txinatar Institutua Tianjinen, bi herrialdeetako erakunde ofizialen ordezkariak bertan zeudela. Hauen artean aipatzekoa da Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministroa, Ana Palacio, eta proiektuaren garapenarekin zerikusia duten erakundeak ere bertan zeudela, AFM, Proschools, IMH eta parte hartu duten makina erremintaren enpresak, besteak beste. Txinako partetik Pekineko Gobernuko, Tianjineko udaleko eta enpresa eta lan-ekonomia munduko erakundeetako ordezkariak bertaratu ziren.
Institutu berria sektoreko proiektu baten emaitza da, eta AFMk burutzen du, tankerako proiektuak garatzen ari bait da bere eskumenpekoa den PROSCHOOLSekin, exportaziorako lan egiten duten eratutako enpresa patzuergoarekin, eta IMHrekin.
- urteko ekainean, Tianjingo Institutu Teknikoarekin bi urteetan zehar harremanetan eta negoziazioetan jardun ondoren, eta orduan Txinara bisita egin zuen Jose Mª Aznar Gobernuko presidentearen euskarriarekin, Proschoolsek eta Tianjineko Institutu Teknikoak borondatezko hitzarmena sinatu zuten Tianjineko Makina Erremintaren Lanbide Heziketako Espainiar-Txinatar Institutua martxan jartzeko, eta ikastetxea 10 urteetan zehar martxan mantentzeko zuzendaritza eramateko.
Makina erremintaren erabiltzaileen industriako sektore txinatarrei langile kualifikatuak prestatzea da Instituto berriaren helburua (automozioa, aeronautika, trenbideko garraioa, eta abar). Prestakuntza teknikoa IMHko ereduaren arabera egingo da eta ekipamendu teknikoa ere dauka, honela Espainiak emango duen teknologia aurreratutako imagina indartuz. Egungo Tianjin-eko Institutua, Alemaniako kooperazioarekin martxan jarri zen orain dela 20 urte eta erreferentziako ikastetxea da mekanikako teknikari espezialistaren prestakuntzan.
Ikastetxeak dakarren ondorio positiboen artean aipagarria da Espainiar prestakuntza eta ekipamenduan oinarritutako etorkizuneko txinatar teknikoen teknologia berrien asimilazioa, zeren eta etorkizun hurbilean herrialde honetan Espainiako teknologiaren inplantazioa eta onarpen gehikorra suposatuko bait du.
Beste ikuspuntu batetik, teknologia mailan garatutako herrialde baten imagina nabarmenduko da, erreferenteak diren Alemania, Japon, Suiza edo Estatu Batuekin alderatuz.
Horretaz gain, Institutua txinako bezero potentzialari zuzen-zuzenean eredua irakutsi, adierazi eta konbentzitzeko posibilitatea suposatzen du: ikusi eta sinetsi ideiak, zalantzarik gabe etorkizuneko salmenten dinamizatzaile garrantzitsua izango da.