VLF4EU CoVE proiektua: Hasierako topaketa

2025/02/27 20:03:00 GMT+1
Virtual Learning Factory europar aliantza sortuko dugu goi-mailako hezkuntza profesionalizatzailea ematen duten erakunde, ikastetxe, unibertsitateekin, enpresa elkarteekin eta birtutalizazio eta digitalizazioan lanean diharduten enpresekin.
CoVE proiektu berri honen kick-off hasierako topaketa egin dugu IMH Campusen otsailaren 25-26an, proiektuaren bazkide guztiek, hala nola: Professionshøjskolen UCN, ECOLE - Enti COnfindustriali Lombardi per l'Education, Göteborgs Tekniska College, CESI Ecole d’Ingenieurs, SCSKZ - School center Slovenske Konjice-Zreče, Elesar Innovation, Logisnext Sweden AB, INNOVAE, MecaBotiX, AFM - Advanced Manufacturing Technologies, MADE, UCIMU, eta IMH Campus (proiektu burua).

 
Topaketan bazkideak elkar ezagutzeaz gain, lau urtez landuko diren ildo estrategikoak birpasatu dituzte eta lan banaketari eta proiektuaren kudeaketaren antolaketari ekin diote. Horrez gain, IMH Campusen birtualizazio eta digitalizazio proiektuak ezagutu dituzte, Makina Erremintaren Museoaz gozatzeko aukera izan dute, eta IMHko ikasle ohi eta egun ekintzailea den Lizagasar sagartokiaren esperientzia ere ezagutu dute, euskal ohitura eta kulturari tokia eginez.
 
Hurrengo bilera Frantzian egingo da CESIren egoitzan. Eskerrik asko bazkide guztiei zuen partaidetza eta inplikazioagatik, plazer bat izan da IMH Campusen zuek hartzea!