Willy Matthiaek (Hegoafrika) IMH bisitatu du
2007ko azaroan Iosune Berasategik (IMH) eta Nagore Iruretak (Proschools) Hegoagrikako Errepublika bisitatu zuten hezkuntz eta teknologia transferentzia proiektuen arloak duen nazioartekotze estrategiaren ildotik. Testuinguru honetan, harreman ugari izan zituzten, haien artean SEIFSA (Steel and Engineering Federation of South Africa) eta honen FUNDI prestakuntza teknikorako zentrua, zeinek proiektu hauei buruzko interesa adierazi zuten.
Makina Erremintaren Biurtekoa dela eta (BIEMH), Willy Matthiae, Benoniko FUNDI formazio zentruko zuzendaria IMHra bertaratu da. IMHko funtzionamendua eta darabilen kudeaketa eredua aztertu dira bisitan, baita gaitasun teknologiko eta pedagogikoa ere.
Bide bateaz, Makina Erremintaren Museoa ezagutu zuen.