Worldskills Spain 2013 martxan

2013/02/14 00:00:00 GMT+1
IMHko Iñaki Hernández Hezibiko Fabrikazioko ikasleari CNC torneaketa proba ostiralean egitea egokitu zaio

Hasi dira Lanbide Heziketako Skills-ak Madrilen eta IMH-tik aurkeztu den Iñaki Hernandezek ostiralean ekingo dio bere lanari. Iñaki CNC bidezko torneaketan hartuko du parte eta beste 4 aurkari izango ditu lehian (Catalunya, Madril, Galizia eta Aragoi).

Zozketan azkena parte hartzea egokitu zaio, eta honek baditu alde onak besteen akatsetatik ikasteko... Baina bestalde makinak kolperen bat jasoz gero perdoietan pieza egitea oso zaila litzateke. Ostiraleko froga 7 ordukoa izango da eta Pinacho etxeko Smarturn 8 tornu batean, Galiziarrek diseinatutako pieza bat bere osotasunean egin beharko du. Horretarako NX CAM- a erabiliko du piezaren programa lortzeko. Gero makinan erremintak doitu eta piezaren 2 loturak egin beharko ditu. Piezaren perdoi txikiek hatzaparren mekanizazioa egitera behartuko dute Iñaki.

Larunbateko lana motzago izango du, bi ordutan Madrildarrek diseinatutako pieza baten lotura bat egin beharko baitu. Piezak perdoiekiko nola dauden baloratuko dituzte epaimahaikoek eta horren arabera banatuko dira dominak igandean.

Ea zortea duen eta urrea ekartzen duen IMHra. ANIMO IÑAKI ETA EUTSI GOGOR!!