Worldskills Spain 2013
Heziketa Zikloetako ikasleek aukera dute beraien gaitasunak azaltzeko mundu mailan antolatzen diren Skills txapelketetan. Topaketak mailaka antolatzen dira, hau da erkide, estatu eta mundu mailan. Azken probetan IMHko ikasleek parte hartze bikaina izan zuten eta CNC fresatzeko makinen proban Larraitz Uranga izan zen IMHren ordezkari Londonen burutu zen Worldskills 2011 lehiaketan.
2013ko Worldskills-ak Leipzigen burutuko dira uztailean, eta aurretik, hara joango direnak nortzuk izango diren erabakitzeko estatu bakoitzean egingo dira probak. Espainiari dagokionean Worldskills Spain 2013 otsailaren 13tik-17ra bitartean burutuko dira, urtero Madrilen antolatzen den "Aula", nazioarteko ikasleen eta hezkuntza eskaintzaren azokarekin bat eginez.
IMHn dagoeneko Iñaki Hernandez (2012 Euskoskills-eko urrezko domina CNC tornu proban)
prestatzen ari da otsailean Madrilen lehiatzeko, Jon Egaña irakasle-tutore duela.