Xabier eta Eneko lanbide heziketako EuskoSkills parte hartzaileei bideo-elkarrizketa

2011/05/25 23:00:00 GMT+1
Biak IMHko goi mailako zikloetako ikasleak dira, eta EuskoSkillsetan bizi izan zuten esperientzia kontatu digute

Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan dihardute heziketa zikloetako azken urtea amaitzen. Xabierrek, goi mailako Fabrikazio Mekanikoko Diseinua heziketa zikloa ikasi du, eta Enekok berriz Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa goi mailako zikloa.

Urtarrilean IMHn ospatu ziren EuskoSkillsetan parte hartu zuten, Xabierrek CAD espezialitatean eta Enekok CNC Tornua espezialitatean. Lanbide heziketako olinpiadetan parte hartu izana oso esperientzia positibotzat daukate biek, trebetasun maila ona eskuratzea ahalbidetu die eta.

Orain, Eneko lanerako prestatzen ari da, Xabierrek Txandakako IMH Ingeniaritza ikasteko asmoa duen bitartean.

Ondorengo bideoan bi mutilen hauen Skills esperientzia ezagutu ahal izango duzu, baita beraien lanbide heziketari buruzko iritzia ere: