YML proiektuko Basque City Hub gazteak Italiako topaketa nagusian

2021/10/26 18:15:00 GMT+1
IMHko Ingeniaritza ikaslea den Elena Fernandez-ek "Fabrikazio zirkular digitalizatua"ren txapelketako saria jaso du.

 

🥳Lanean eta ikasten gaudela ere gozatu daiteke ezta?

✈️IMHko Iker Gallardo, Elena Fernandez eta Ibon Alvarez lankide eta ikasleak, Cernobbio - Lago di Como - Italian izan dira urriaren 19-20-21ean Europa Mailako "WMF-World Manufacturing Foundation" urteko topaketetan.

🤝Hainbat ekintza antolatu dira, besteak beste "YML Main Event" topaketa nagusia, eta bertan Europako zazpi Hub-etako ordezkariak elkartu dira, hauen artean IMHkoak (Basque City Hub).

💡Euskadi, Alemania, Irlanda, Suedia, Italia, Portugal eta Txekiako gazteak aurrez-aurre elkar ezagutu dira eta dagoeneko hainbat ideia bururatu zaizkie, proiektu eta ekintza berriak antolatzen jarraitzeko!

🏅Bidaiari "brotxea" jartzeko, Elena Fernandez Ingeniaritza Dualaren Berrikuntza Graduko ikasleak, gazte lider inklusiboen mahai inguruan parte hartu du, eta YML 2021 txapelketaren saria jaso du, "Digital Technology for Reclycling of waste in the Steel Sector" bere lanaren aitortza dela eta. Zorionak Elena!

🛹"YML Main Event" ekitaldiari amaiera emateko, Basque City Hub-ek irailean sortutako "Skating in Manufacturing" bideoa ipini dute, IMHrekin eta Museoarekin elkarlanean landutakoa.

Basque City Hub gazte taldeak YML - Young Manufacturing Leaders proiektuan baitan, fabrikazio aurreratuaren inguruan ekintzak antolatzen jarraituko du, Europa mailan beste hub-ekin batera harreman interesgarriak, eta profesionalki hazten lagunduko dietenak lortzeko.

Zuk ere parte hartu nahi duzu? Eman izena!

 

YML-ri buruzko informazioa eta izen ematea