Ze iritzi dute ikasleek eta enpresek Eredu Dualari buruz? Eta ze etorkizun dute makina erremintari lotutako enpleguek?

2017/10/08 23:00:00 GMT+1
P4LLL-tec Erasmus+ proiektuaren emaitzen aurkezpena izan dugu gaur IMHn. Proiektuaren garepenean IKEI aholkularitzak IMHrekin elkarlanean bildutako emaitzek erantzun diete galdera hauei.

Gaur IMHn IKEIko aholkularitzak IMHrekin batera P4LLL-tec proiektuan landutako ikerketaren atala aurkeztu da,non bazkideentzat bizitzan zehar irakaskuntza lantzeko kalitate-gida bat jasotzen den.

Proiektuko bazkideak:

IMHk P4LLL-tec Erasmus+ proiektuan parte hartu du Alemaniako Bremeneko Unibertsitateko  ITB – Institute Technology and Education-ekin,  Letoniako Free Trade Union Confederation-ekin,  Greziako Hellenic Open University-rekin, Irlandako Dublin City University-rekin, eta IKEI aholkularitzarekin.

Izenburua eta helburua:

Goi-mailako hezkuntzan gaitasunen garapen atalean dago kokatuta proiektua, bere izenburua "Partnerships for Lifelong Learning in Engineering and Technology" izanik.

Proiektuaren helburua: Europan dauden hainbat hezkuntza eredu dualak ikertu, eta enplegagarritasunari dagokionean dituzten indargunean eta ahuleziak aztertu, beste gai batzuen artean.

Emaitzak:

IKEIko adituek IMHko ikasleei eta enpresa kolaboratzaileei inkesta bete arazi zieten Dualaren inguruan duten pertzeptzioa jasotzeko. Emaitzaren laburpena aurkeztu da jardunaldian. Bi datu interesgarri:  Eredu dualari buruzko iritzia positiboa da, eta ikasketak aukeratzearen arrazoia makina erremintaren sektorean duten irudi ona da aipatzekoa. Sektorean lan egiteak suposatzen duen diru sarrerak Europan garrantzia gehiago eman diete bertakoek baino. Bestalde, Dualean ikasi izangatik lana topatzeko askoz  aukera handiagoak dituztela usten dute.

Enpleguarekin lotuta, etorkizunari eta 4.0 epealdi begira IMHn ikasten dituzten ikasketen enplegagarritasun positiboa azaldu digute. Makina erremintaren sektoreko enpleguaren hazkundea moderatua izango da. Beste enplegu industrialek ordea behera egingo dute. Makina erremintarekin lotutako enplegu teknikoek honek badute toki esanguratsua belaunaldi berrietan.

P4LLL-tec Erasmus+ proiektuaren emaitzen aurkezpena