Zer da eta nola aplikatzen da "Learning Factory" gure Ingeniaritza Dualaren Eskolako ikasgaietan?

2024/05/10 15:03:00 GMT+1
Holandan egindako Conference on Learning Factories 2024 (CLF) kongresuan, metodologia hau Berrikuntza Ingeniaritzako 1. mailako ikasleekin nola aplikatzen dugun aurkeztu dugu, Learning Factory STEAM proiektuaren barruan.
Metodologia horren harira, Nature Physics nazioarteko aldizkari ospetsuak, Jenaro Guisasola eta Kristina Zuzak idatzitako artikulua argitaratu du. Bertan, aurkeztutako proposamenak eta hausnarketak, IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako Berrikuntza Graduan garatzen ari garen moduarekin estuki lerrokatuta daude.

"Learning Factories" delakoei buruz gehiago jakin nahi genuke, baita gure ikasleen prestakuntzan nola eragiten duen ere, eta Josetxo Gutierrez  irakasleak bere gakoak eman dizkigu:

Zer da Learning Factory?
Learning factory industria-egoera errealetan oinarritutako prozesuetan eta teknologietan oinarritutako ikaskuntza da.


Zein da gure eskolako STEAM proiektua, non aplikatzen den?
Ingeniaritzako lehen mailako ikasgaien integrazio transziplinarrean oinarritutako proiektua da. Bertan, PrBL (Proyects Based Learning) metodologiaren bidez, gure tailerrean ditugun hiru ekoizpen-makinen prozesu lehiakorrenaren azterketa lantzen da.

 
Nola aplikatzen ari da Learning Factory gure 1. mailako ikasleekin?
Ikasleei tailerreko hiru makinen mekanizazio-prozesua aztertzeko eskatuko zaie, hiru ikuspegitatik prozesu lehiakorrena zein den identifikatzeko: energia-gastua, prozesuaren azkartasuna eta makinaren eraginkortasuna.
 

Zer onura dakarzkie ikasleei ikasgelan LF aplikatzeak?
Proiektuaren garapenean parte har dezaten laguntzen du, eguneroko industria-testuinguru errealetatik abiatuta prozesuen analisiak, erabakiak hartzea eta mekanizazio-prozesuen ikaskuntza esperimentatuz.

Eskerrik asko, Josetxo!