Zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan?
Jose Gutierrez Berraondo Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako Zuzendari Pedagogikoa Sevillan izan da pasa den astean Zientzietako Didaktikan Ikerketari buruzko Nazioarteko X Biltzarrean.
Euskal Herriko Unibertsitatearen esparruan eta Mexikoko Monterreyko Teknologikoarekin elkarlanean egindako lanaren posterra aurkeztu zuen bertan. Gaia "zer ulertzen dute ikasleek Fisikako sarrerako ikasgaietan, lana eta energiaren printzipio orokorraren inguruan: bi herrialdetan egindako ikerketa".
"Fisika Orokorreko unibertsitate-ikasturteetan Lan eta Energiaren Printzipio Orokorraren inguruan Ikaskuntza/Irakaskuntza sekuentzia baten diseinu interaktiboa" izeneko doktoretzaren tesiaren eremuan garatu du lanketa hau.