Zine forumaren bideoa
2011ko martxoaren 23an Elgoibarko Makina Erremintaren museoko I. zine foruma antolatu zen. Ekitaldi hau, Elgoibarko II. Lanbide Heziketaren asteko saioetako bat da, Elgoibarko udalak IMH eta Mekarekin batera antolatzen duena.
Saio honetan “makina erremintaren gaurkotasuna”, 1966. urteko pelikula dokumentala ikusi ahal izan zen, emanaldiaren ondoren mahai inguru bat izan zelarik. Mahai inguru honetan Joxean Egaña, Luis Mª Iriondo, Manuel Zabala eta Julen Zabaleta izan ziren, Jesus Bilbaok zuzendurik.
Elgoibarko industria eta lanbide heziketako hainbat protagonista izan ziren ekitaldian, haien artean Elgoibarko alkatea, AFMko 3 zuzendari ohi eta herriko eta inguruko enpresetako hainbat teknikari eta zuzendari ohi. Guztira 50 pertsona inguru.
Amaitzeko, IMH eta museoaren partetik makina erremintaren inguruko anekdota eta istorioak kontatzeko tertulia batzuetan parte hartzeko eskatu zien herritarrei, Elgoibarko industriaren historia gordetzeko asmoz. Tertulia hauetan izena emateko: deitu IMHra 943744132 telefonora, eta galdetu Edurne Bilbaorengatik.