Zure enpresan CAM MEKANIZATU TEKNIKARIA praktiketan hartuko zenuke?
2017/01/23 00:00:00 GMT+1
CAM MEKANIZATU TEKNIKARIA ikastaroko PRAKTIKAK OTSAILAREN 6an hasiko dira. Lanbidek diruz lagundutako BESTE IKASTAROETAKO ikasleak ere LASTER egongo dira PREST. Ikusi enpresan zein arlotan uztartu daitezkeen.
Langabetuen CAM MEKANIZATUAN TEKNIKARI ikastaroko ikasleentzat, enpresa bila gabiltza praktikak egin ditzaten. Ikastaroa LANBIDEK diruz lagundua izango da eta praktikak OTSAILAREN 6tik aurrera hasi daitezke. IKASTARO HONETAKO IKASLEAK Eibar, Durango MAllabia, Zarautz eta Lasarte-Oriakoak dira.
IKASTAROA: CAM MEKANIZATU TEKNIKARIA (220 ORDU)
- IKASTAROKO EDUKIAK: CAM Powermill - Mekanizazioa 2 ardatz eta erdi, 3 ardatz, 3 ardatz + 2 ardatz, eta mekanizaio zentrua erabiltzeko 5 ardatz jarraiko oinarrizko ezagutzak (erreminten neurketa, pieza zentratzea, higaduren zuzenketa eta piezak egitea), Fagor, Siemens eta Heidenhain kontrolekin.
- PRAKTIKETAKO IRAUPENA: 180 ordu
- HASIERA: Otsailaren 6tik aurrera
- ORDUTEGIA: 6-8 ordutako lanordua astelehenetik ostiralera.
- KOSTUA: 0 euro.
- INFORMAZIO GEHIAGO: Leire Alberdi, leire[abildua]imh.eus edo 943744168 telefonoan (Konpromisorik gabe).
CAM ikastaroaz gain, LANBIDEk subentzionatutako ikastaroen IKASLE GEHIAGO izango ditugu PRAKTIKETARAKO, ARLO HAUETAN:
- TXIRBIL HARROKETA BIDEZKO MEKANIZAZIOA / 540 ordu / Martxoaren 8tik aurrera
- ELEKTROMEKANIKO MANTENU TEKNIKARIA / 400 / Martxoaren 24tik aurrera
- EKIPO ONDASUNEN ETA INDUSTRI MAKINERIAREN MUNTAKETA ETA ABIARAZTEA / 610 / Apirilaren 25etik aurrera
- ABIADURA HAUNDIKO ETA ERREDIMENDU ALTUKO MEKANIZATU BIDEZKO FABRIKAZIOA / 590 / Maiatzaren 13tik aurrera
PRAKTIKA guztien IRAUPENA 180 ordutakoa izaten da eta 6-8 ordutako lanordua egin dezakete astelehenetik ostiralera.