Arrakasta kasuak
IMHko Berrikuntza aplikatuaren zentruan egindako proiektuen adibideak
Piezen transferizazio automatizatua
Kasu honetan estanpazio prozesu baterako izan da. Postutik posturako transferizazio automatikoa garatu da, estanpazio hotzaren bidez ekoiztutako automozioko industriaren erreferentzia batentzat; eta guztia prentsare kadentziarekin sinkronizatua.
Lehen multzoaren fabrikazioa
Patente propioa duen lehiaketako bizikleta-plateraren kontzeptu berri baten lehen multzoa egitea, baita industrializatzeko mekanizazio-prozesua zehaztea ere.
Elementu finituen simulazioa
Enpresa batek makinen osagaiak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu (zilindroak eta ekipo hidraulikoak). Diseinu berrien balorazioa elementu finituen simulazioen bidez egin da, bai eta osagaien hobekuntzak diseinatzeko ere.
Prozesu berriaren definizioa
Fabrikazio-enpresa batek aeronautikaren sektoreko munduko lider batentzat egiturak ekoizteko eskaera bat lortzeko aukera du, baina baldintzetako bat marruskaduraz soldatzea da. Enpresa honek ez du inoiz erabili sistema hori. Patenteak eta hornitzaileak aztertu ondoren, soldatzeko tresnak diseinatu dira eta tresna lau konfigurazio geometrikotan mekanizatu ondoren (40 lehenengo fasean) soldatze-probak egin dira makina fresatzailean, prozesu homologagarri bat lortu arte.
Prozesuaren hobekuntza
Pieza baten fabrikazio prozesua hobetzeko beharra dago. Daukan eskulanaz gain, prozesuak 4 makina desberdinetan egin beharreko 9 operazio ditu. Irudia 3Dn marraztu eta CAM programa egin ondoren, ikerketa bat egin da, prozesua 5 ardatzetako makina bakarrean egindako 6 operaziotara (lotze bakarrean) eta elektroerosio bidezko bukaerako mozketa batera murriztuz. Ekoizpenaren kostua %65 murriztu da.
Mekanizazio tresnen balioztatzea
Enpresa batek diseinaturiko makina bateko tresneriaren funtzionalitatea aztertu nahi du. Helburu horrekin, diseinaturiko tresneria fabrikatu, eta honekin mekanizazio probak egiten dira, bezeroari portaera zein den erakutsiz.
Forja prozesuen optimizazioa
Forjaketa enpresa batek erreferentzia berri batean sekuentzia ikerketa baten sakondu beharra du. Aukera ezberdinak aztertu dira FEA bidez, eta erreferentzia arrakastaz ekoiztea lortu da. Aukera bideragarri bat baino gehiago azaltzen denean, tresneriaren bizitzarekiko errentagarriena dena aukeratzen da. Ondorioz, aurrezte garrantzitsua lortzen da prototipoa egiteko garaian.