Automozio industriarako pieza baten estanpazio bidezko prozesu automatizatuaren garapena
Proiektuaren helburuak
Automozio sektorerako lan egiten duen enpresa batek, hurrengo urteetarako pieza konkretu baten ekoizpena lortu du. Erreferentzia hau hotzezko forja bidez sortzen da, bata bestearen jarraian ematen diren 6 pausoren ondoren, postu batetik besterako transferentzia eskuz egiten delarik. Eskatzen den produkzio mailari erantzuna emateko postuen arteko piezaren transferentzia automatizatzea erabakitzen da, prentsaren kolpe maiztasunarekin sinkronizatuta egon behar den sistema automatizatu baten bidez.
Egindako lanak
Pieza egoera gordinetik hasi eta azken geometria arteko pausoak definitu dira, 6 pausotan, eta pauso hauen arteko piezaren manipulazioa egiteko sistema automatizatua garatu da.
Proiektu honen bitartez, estanpazio prozesu bat automatizatzeko soluzioaren balidazioa burutu da, ondorengo hobekuntzak lortuz:
- Prozesuaren lehiakortasunaren hobekuntza, produkzioaren kadentzia %80an igoaz.
- Produktuaren ez-adostasunen jaitsiera, langileek sortutako akatsak nabarmenki gutxituz.
- Enpresarentzat fabrikazio prozesu berritzailea eta lehen aldiz automatizatua.