Talentua Konprometitu eta Erakarri
Gaur egun, enpresek lehiakortasuna hobetu eta malgutasuna (produkzio-baliabideak, arduraldiak, lehiakide berriak…) handitu beharra daukate. Hori kontuan izanda, eta enpresei euren aintzatespen-sistemei eta talentua fidelizatzeko sistemei buruz hausnartzen laguntze aldera, lan-ildo espezifiko bat garatu dugu, enpresen helburu estrategikoak bultzatzeko funtsezko tresna gisa pertsonak kudeatzeko politiken baitan.
Halaber, euren gaitasun-premiekin bat datozen pertsonak aurkitzen laguntzen diegu enpresei.
Aitorpen- eta Ordainsari-Azterketak
Egindako ahaleginarekin eta enpresaren emaitzekin bat datorren ordainsari-sistema zuzenagoa martxan jartzea
Talentua Identifikatzea eta Fidelizatzea
Enpresan benetako balioa sortzen duten pertsonak identifikatzeko eta haien konpromisoa lortzeko tresnak
Gogobetetzea / Lan-Giroa Neurtzeko Inkestak
Enpresaren pertsonen iritzia kuantitatiboki neurtzeko tresnak, hobekuntza-ekintzak martxan jartzeko
Hautapen-Prozesuak
Enpresak behar dituen gaitasunak indartuko dituzten pertsonak aukeratzeko tresnak
Gurekin lan egin duten enpresa batzuk:




