Gure Taldea

Diziplina anitzeko taldea gara, prestakuntza eta eskarmentu handiko profesionalek osatua. Egun, 5 pertsonek osatzen dugu taldea. Gainera, IMHko beste arlo batzuetako eta kanpoko profesionalen laguntza eta elkarlana ditu. Horri esker, bezeroen beharretara egokitu ditzake proposamenak.

 

Inma Garbayo-n argazkia / Foto de Inma GarbayoInma Garbayo. Incress Zuzendaria.

UPV/EHUko Psikologia lizenziatua eta eta Graduondoko Diploma Giza Baliabide Zuzendaritzan. Bere ibilbide profesionala enpresa pribatuan hasi zen eta ondoren hezkuntza arloan eta GGBB kontsultorian garatu zen profesionalki.
Bere espezializazio domeinua Antolakuntza Kudeaketa eta Pertsonen Garapeneko proiektuen Lidergotzan dago, bertan esperientzia handia izanik hainbat erakunde publiko eta pribatuetan. Baita ere, bezeroetan GGBB Zuzendaritza erantzukizunak bere gain hartzeko ohitura izanik.
2015-ko irailetik INCRESS izena duen IMHko Pertsonen Aholkularitza Zerbitzuaren Zuzendaritza hartzeko erronka berenagatzen du eta Makina-Erremintaren Formakuntzarako Fundazioko Zuzendaritza taldean dago.

 

Egoitz Badiola-n irudia / Foto de Egoitz BadiolaEgoitz Badiola

Lan harremanetarako gure adituetako bat da. Produkzio eta Antolakuntzan Ingeniaria. Ingeniari Jeneralista Formakuntza C.E.S.I., IMH. Giza Baliabiadeak eta Lan Harremanetan Masterra egindakoa. Egoitzek bere ibilbide profesionala Antolakuntza eta Giza Baliabideetako aholkulari gisa garatu du batik bat, baina baita ere Gerentzia postuetan Kooperatiben eremuan.

 

 

Juanjo Larramendi-n argazkia / Foto de Juanjo LarramendiJuanjo Larramendi

Zientzia Ekonomikoetan lizentziaduna UPV/EHUn eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-teknikaria. 0330 030516 Juanjok finantza munduarekin lotuta garatu du beti bere ibilbide profesionala, IMHn lanean hasi zen arte. Han, hiru urtez, Malaysian Spanish Instituteko zuzendaria izan da. Itzuli denetik, aholkularitza-lanetan dihardu Laneko Arriskuen eta GGBBen Aholkularitzan.

 

 

Kristian Sanz-en argazkia / Foto de Kristian SanzKristian Sanz

Ingeniaritza Informatikoan lizentziaduna UPV/EHUn. INCRESS softwarearen arduraduna da. Proiektuak kudeatu eta garatzeaz arduratzen da Kristian, baita gure webguneaz ere. Halaber, software libreari buruzko prestakuntza- eta aholkularitza-jarduerak egiten ditu, eta software horretako produktuak instalatzen ditu enpresa eta erakundeetan. Web 2.0 tresnak erabiliz enpresa-prozesuak hobetzea beste espezializazio-arlo bat da.

 

 

Goizalde Santamarina-n argazkia / Foto de Goizalde SantamarinaGoizalde Santamarina

Prestakuntza eta Garapen Arloko arduraduna. Filologia Angogermanikoan lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean. GGBBetako masterra, Bartzelonako Unibertsitatean. Coach exekutiboa, Europako Coaching Eskolan.0334 030516 Practioner-a PNLan. Goizaldek Trebetasunen Prestakuntzan garatu du bere ibilbide profesionala, aholkularitza multinazionalaren esparruan. Gaur egun, aholkulari gisa, euren burua kudeatzen laguntzen die pertsonei, besteak kudeatzeko gai izan daitezen, emozioak kudeatzeko prestakuntzaren bidez, adimen emozionalaren (PNL) mindfullness-en eta barren ikuspegitik. Horrekin batera, bizipen-tailerrak (garapen pertsonala eta profesionalak) eta coaching exekutiboko banakako prozesuak egiten ditu.