Pertsonen Gaitasunen Garapena
Pertsonen gaitasunak enpresen aktiborik garrantzitsuena dira. Gaitasunetan eta haien garapenean inbertitzea jarduera estrategikorik erabakigarrienetako bat da. Hori dela eta, enpresei lagundu nahi diegu zer-nolako gaitasunak behar dituzten identifikatzen, eta gaitasun berriak egokitzeko, garatzeko edota erakartzeko baliabiderik eraginkorrena zein den zehazten.
Funtsezko Gaitasunak (Core Competence) Identifikatzea
Enpresaren etorkizunerako funtsezkoak diren ezagutza, trebetasun eta jarrerak zein diren jakitea
Jarduera Profesionala Kudeatzea
Enpresako pertsonei euren lanbidean aurrera egiten eta euren jarduera hobetzen laguntzeko ekintzak martxan jartzea
Lanpostuak Zehaztea
Enpresaren antolaketa-egitura diseinatzea eta hobetzea, eta postuen funtzioak eta erantzukizunak zehaztea
Prestakuntza-Beharren Diagnostikoak
Enpresako pertsonen behar duten prestakuntza identifikatzea
Ikaskuntza Komunitateak
Erronka berriei aurre egiteko, elkarrengandik ikasteko aukera ematen duten dinamikak martxan jartzea
Belaunaldi-Txandaketa
Enpresan eskarmenturik handiena duten pertsonen ezagutza eta egiten jakitea babesteko tresnak
Gurekin lan egin duten enpresa batzuk: