Arrakasta kasuak
Ulma Arquitectural Solutions-ekin elkarlana
HobetUAS hazi balioaren lanketa. Bideo OSOA ikusteko sartu hemen
Zenbateraino bizi dira balioak erakunde batean?
Ulma ARQUITECTURAL SOLUTIONS (UAS) enpresak polimeroak osatzen dituen giza taldearen egunerokoan bere balioak lantzeko konpromisoa hartu du, eguneroko jarduera banakako eta taldeko mezu, ekintza eta praktikekin blaituz, "zirimia" sortuz, jendearengan gaur egun diren horretan bihurtu dituzten balioak bizitzearen garrantzia berma dezan, eta funtsezko eta ezinbesteko osagai gisa funtziona dezaten.
Horregatik eskatu diogu Mikel Bengoari UASeko Pertsona saileko zuzendariari azaltzeko nola landu diren balio horiek, eta zehazki HobetUAS hazi balioa, non funtsezkoa izan den gure lankide Goizalde Santamarinaren lankidetza, IMH Campuseko Pertsonen Kudeaketa eta Garapenerako Aholkularitza Zerbitzuaren barruan Pertsonen Garapenean aditua dena.
Balio hori lantzeko, autodiagnostikorako DISC tresna erabili da, elkar ezagutzeko eta besteak ezagutzeko plana alegia. Izan ere, hazteko eta hobetzeko modurik onena nork bere burua ezagutzeko oinarritik abiatu zen. Goizaldek pertsona bakoitzaren ad hoc azterketa egin zuen, eta pertsonalki bakoitzarekin emaitza landu zuen. Ondoren, taldeko txostena egin zen. Txosten hori arloen arduradunei eman zitzaien, taldekieen indarguneak eta ahuleziak zeintzuk diren ezagutzeko, eta formakuntza planak prestatzeko, antzemandako beharrei erreparatuz.
Mikelek bideoan azaltzen duenez, lan hau oso lagungarria izan da enpresarentzat autoezagutzan eta hazkundean, taldeen orekan eta osagarritasunean, motibazioaren eta errendimenduaren hobekuntzan eta, bereziki, hurrengo urteko prestakuntza-planaren prestakuntzan.
IMH Campusen, funtsezko eta puntako tresnen esperientziarekin lan egiteaz gain, gure balioa, enpresako pertsonekiko hurbiltasuna da, lana errealitatera lurreratuz, elkarren eskutik eta enpresako beste bat bezala sentituz.
Eskerrik asko Mikel zure konfiantzagatik eta zure erakundetik ikasiz profesional gisa hazteko aukera eman digulako.
Bideo OSOA ikusi nahi baduzu sartu hemen
Ulmaren balioen berri jakin nahi baduzu, sartu hemen