Pertsonen Integrazioa Negozio-Proiektuan
Gaur egungo globalizazio-egoeran, enpresek lehiakorrak izan behar dute. Horretarako, ordea, lehiakortasun-kultura eratu beharra dago. Lehiakortasunaren gakoa pertsonen jarrera, balio eta gaitasunean dago. Incressek metodologia sistemiko bat eskaintzen du, lehiakortasun-kultura parte-hartzearen, lidergo eraginkorraren eta enpresa-proiektu partekatu baten inguruan sortzen laguntzeko.
Proiektu partekatua eta parte-hartzailea sortzea
Pertsona guztiak barne hartzen dituen eta haiek aktiboki parte hartzea sustatzen duen negozio-proiektu bat martxan jartzea
Kultura- eta antolaketa-aldaketa
Pertsona eta enpresa gisa hazten laguntzen duten balioak eta enpresa-kultura finkatzea
Zuzendariei eta tarteko agintariei laguntzea
Postuaren erantzukizunak betetzean lidergo eraginkorra garatzea eta efizientzia hobetzea
Errendimendu handiko taldeak garatzea
Denen talentua ahalik eta ondoen aprobetxatzen laguntzen duten taldeak martxan jartzea
Gurekin lan egin duten enpresa batzuk: