Mantentze-lan Elektromekanikoa

 

Erdi mailako Heziketa Zikloa

 

Profil profesionala

Ikasketa hauekin makineria eta ekipo industriala muntatzen eta mantentzen ikasiko duzu alor mekaniko, elektriko nahiz hidro-neumatikotik. Horrez gain, prozesuaren kalitatea egiaztatzeko beharrezkoak diren sistemak eta tresnak ere ezagutuko dituzu. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrez guztiak hainbat sektoreko enpresa industrialetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkuzu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, Goi Mailako heziketa ziklorako bidea emago dizu.

 

Ikasketa plana

(D hizkuntza eredua)

1. Maila: Orduak
Fabrikazio teknikak 231
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak 264
Automatismo neumatiko eta hidraulikoak 231
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120
Ingeles Profesionala 60
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 60
2. Maila: Orduak
Lotura eta muntaia teknikak 105
Muntaia eta mantentze-lan mekanikoa 189
Linea automatizatuen muntaia eta mantentze lanak 168
Muntaia eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak 231
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 42
Hautazko moduluak 84

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia erronka desberdinetan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.

Irteera profesionalak

  • Muntatzaile elektrikoa
  • Muntatzaile edota doitzaile mekanikoa

Ikasten jarraitzeko aukerak

  • Goi mailako Mekatronika industriala
  • Goi mailako Fabrikazio mekanikoko Diseinua
  • Goi mailako Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

iZEN EMATEA