Mekanizazioa
Erdi mailako Heziketa Zikloa
Profil profesionala
Ikasketa hauekin mekanizazio prozesuak ezagutuko dituzu, bai txirbil-harroketa bidezkoak bai mekanizazio berezikoak ere. Horrez gain, produktuaren kontrolerako eta makinen mantenurako trebakuntza jasoko duzu. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrek guztiak enpresa mekanizatzaileetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkizu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, Goi Mailako heziketa ziklorako bidea emango dizu.
Ikasketa plana
(D eta A hizkuntza ereduak)
1. MAILA | ORDUAK |
---|---|
Mekanizazio-prozesuak | 165 |
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa | 363 |
Metrologia eta saiakuntzak | 132 |
Interpretazio grafikoa | 132 |
Ingeles profesionala | 60 |
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
2. Maila: | Orduak |
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa | 252 |
Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren eta konformazioa eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa | 210 |
Sistema automatizatuak | 165 |
Produkzio-sektoreei aplikatutako Digitalizazioa | 63 |
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 |
Hautazko moduluak | 84 |
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 |
Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia erronka desberdinetan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.
Irteera profesionalak
- Makinen prestatzailea
- Tornularia
- Fresatzailea
- Mandrinatzailea
- Arteztailea
Ikasten jarraitzeko aukerak
- Goi mailako Fabrikazio mekanikoko Diseinua
- Goi mailako Fabrikazio mekanikoko produkzioaren Fabrikazio Mekanikoa
- Goi mailako Mekatronika Industriala