Lanbide espezializazio programak
Presta zaitez produkzio-ingurune konplexuetan lan egiteko.
Helburua:
Enpresen kualifikazio handiko alor profesionalen premia zehatzei erantzuteko sortuak.
Programaren diseinua
Enpresak eta ikastetxeak proposatutako beharrei erantzungo dion espezializazio programa diseinatzen dute.
Iraupena
3 ikasturte akademiko:
- Lehen ikasturtean lanbide-heziketako ikastetxean ematen da prestakuntza.
- Bigarren eta hirugarren ikasturtean ikastetxean eta enpresan aritzen dira ikasleak, eredu dualean.
Amaitzean, titulua eta egindako espezializazioaren programa-ziurtagiria eskuratuko dira.
Egutegia
- Hasiera: Ekaina edo martxoa
- Amaiera: Hirugarren ikasturteko ekainean.
Modua:
Beka
![Espezializazioa_Mekatronika-3erronka (13).JPG](https://www.imh.eus/eu/heziketa-zikloak/espezializazio-programak/espezializazioa_mekatronika-3erronka-13.jpg/@@images/1305325b-1f0d-4d57-8b2d-e856547c8620.jpeg)
Espezializazioa (3.maila): Abiadura altuko eta errendimendu altuko material berezien mekanizazio aurreratua
Lotutako heziketa zikloa: Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programaziorako goi mailako teknikaria
Iraupena (enpresa+IMH): 800h.
Ikasleak lortzen duen konpententzia:
- Geometria bereziko piezak eskuratzea, gaur egun sortzen ari diren sektoreetan erantzukizun handia dutenak eta material bereziz eginak.
Horretarako:
- Goimailako teknologia erabiliko du, abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizazioan oinarrituta,
- Fabrikatutako produktuak eta mekanizazioko eragiketa-prozesuak planifikatuz eta kontrolatuz,
- Fabrikazio-planoak prozesuaren beharrizanetara egokituz,
- Erremintak diseinatuz, makinak prestatuz,
- Ekipoen lehen-mailako mantentze-lanez eta mekatronikaz arduratuz.
- Kalitate-irizpideak lortuz, enpresako lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko planak betez, eta indarreko araudi aplikagarria aplikatuz.
Ikaskuntza eremuak:
- Plano eta solido konplexuak abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizaziorako egokitzea : 90h
- Sortzen ari diren sektoreetan erabilitako material bereziak : 70h.
- Abiadura altuan eta errendimendu altuan, material bereziko figura konplexuen mekanizazioa planifikatzea : 210h
- Abiadura altuan eta errendimendu altuan, material bereziko figura konplexuak mekanizatzea : 180h
- Abiadura altuan eta errendimendu altuan mekanizatutako piezak egiaztatzea : 130h
- Abiadura altuko eta errendimendu altuko mekanizazio-proiektua : 120h
![3gehi2ardatz (1).JPG 3gehi2ardatz (1).JPG](https://www.imh.eus/eu/heziketa-zikloak/espezializazio-programak/3gehi2ardatz-1.jpg/@@images/468862e4-80d0-4bb7-8951-d6a86de76a93.jpeg)
Espezializazioa (3. maila): Fabrikazio aurreratuko makina-erremintako proiektuak puntuan jartzea
Lotutako heziketa zikloa: Mekatronika industrialeko goi-mailako teknikaria.
Iraupena (enpresa+IMH ): 650h.
Ikasleak lortzen duen konpententzia:
- Fabrikazio aurreratuko makina-erremintak eraikitzea, eta instalazio-zerbitzuak nahiz mantentzelanen zerbitzuak edota bezeroentzako erabiltzeko aholkularitza-zerbitzuak ematea.
Horretarako:
- Goi-mailako teknika mekatronikoak erabiliko dira,
- osagai mekanikoak, elektriko-elektronikoak, pneumo-hidraulikoak eta informatikoak muntatuz;
- makina-erreminta amaierako kokalekuan martxan jarriz;
- makinaren geometria metrologia aurreratuko ekipoekin frogatuz;
- eta bezeroei mekanizazio-prozesuetan, makinak erabiltzean, eta makinak kudeatzean eta gauzatzean aholkuak emanez.
- Hala, kalitate-irizpideak lortuko dira, lan-eta ingurumen-arloko arriskuak prebenitzeko enpresak dituen planak nahiz indarrean dauden arauak betez.
Ikaskuntza eremuak:
- Fabrikazio aurreratuko makina-erremintaren egitura, osagaiak eta aparatuak muntatzea. 240h.
- Makina-erreminten funtzioa optimizatzea. 90h
- Mekanizazio-prozesuan eta prozesuaren ondoren neurtzea. 90h
- Makina-erremintak produkzioaren ezaugarrietara egokitzea. 20h
- Fabrikazio aurreratuko makina-erreminten osagai astunak garraiatzea eta kokatzea. 30h