Fabrikazio mekanikoko diseinua

 

Goi mailako Heziketa Zikloa

Profil profesionala

Ikasketa hauekin enpresetako proiektu mekanikoen diseinuan trebatuko zara, helburu bezala fabrikazioaren bideragarritasuna eta produktuaren segurtasun nahiz kalitatea izanik. Horretarako, planoen sorkuntzan eta erabileran trebatuko zara 2D nahiz 3D erreminta informatikoak erabiliz. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrek guztiak hainbat sektoreko enpresa industrialetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkizu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, espezializaziorako ikasketak egiteko nahiz unibertsitate mailako ikasketak egiteko bidea zabalduko dizu.

Prestakuntza duala

23/24 ikasturtetik aurrera, lanbide-heziketako heziketa-zikloak eredu dualaren arabera antolatzen dira. Oro har, prestakuntza horren oinarria da ikasleak bere prestakuntza-ibilbidean hainbat prestakuntza-egonaldi izaten dituela enpresetan, eta bertan bere heziketa-zikloko gaitasunen zati bat eskuratzen duela.

Prestakuntza horrek modalitate hauek ditu:

Lehen mailako prestakuntza Dual Orokorra
  • Ikaslea enpresan dago 16 egunez lanaldi osoan.
  • Ez dago kontratu-harremanik ikaslearen eta enpresaren artean.
  • Egonaldi honen gutxi gorabeherako data maiatzaren erdialdea izango da.
Bigarren mailako prestakuntza Dual Orokorra
  • Ikaslea enpresan dago 62 egunez lanaldi osoan.
  • Ez dago kontratu-harremanik ikaslearen eta enpresaren artean.
  • Egonaldi honen gutxi gorabeherako data otsailaren erdialdetik ekainaren hasierara izango da.
Prestakuntza Dual Intentsiboa
  • Urteko uztailetik, ikasleak lehen maila gainditu duenetik, bigarren maila egiten duen ikasturteko ekainera arte garatzen da.
  • Kontratu-harremana dago ikaslearen eta enpresaren artean (lanaldi erdiko kontratua).
  • Heziketa-zikloaren arabera, egonaldi horiek arratsaldez edo lanaldi osokoak izan daitezke astean egun batzuetan.

 

2024/2025 ikasturtea

Lanbide-heziketako legedia aldatu denez, 24/25 eta 25/26 ikasturteetan aldaketak gertatzen dira ematen diren moduluetan.

Ikasketa-plana

D eta eleanitza hizkuntza ereduak

1. Maila: Orduak
Fabrikazio Mekanikoko Irudikapen Grafikoa 198
Produktu mekanikoen diseinua 297
Fabrikazio mekanikoko teknikak 198
Ingeles Profesionala 40
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 60
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 30
2. Maila: Orduak
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua 240
Galdaketarako molde eta ereduen diseinua 120
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua 140
Fabrikazioaren automatizazioa 198
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63
Hautazko moduluak 84

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Zikloaren garapenerako erabiltzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.

Irteera profesionalak

  • Fabrikazio mekanikoko proiektuen garapenerako teknikaria
  • Trokelak, moldeak zein erreminten proiektuen garapenerako teknikaria
  • Kalitate kontrolerako teknikaria

Ikasten jarraitzeko aukerak

  • Espezializazioa: Fabrikazio aditiboa
  • Berrikuntzarako Ingeniaritza Gradu Duala
  • Bestelako unibertsitate mailako ikasketak

iZEN EMATEA