Mekatronika Industriala

 

Goi mailako Heziketa Zikloa

Zeinu Hizkuntzaren Glosategia

Profil profesionala:

Ikasketa hauekin makina-erreminta sektoreko  makinen muntaia nahiz doitze-prozesuetan trebatuko zara. Sistema automatikoak, elektrikoak nahiz mekanikoak ezagutuko dituzu eta makinen mantenurako planak egiten ere ikasiko duzu, makinen hobekuntzarako proiektuak landuz. Ezagutza teknikoez gain, lan-munduan zure gaitasun eta baliabideak hobeto ezagutzeko eta talde-lanean lan egiteko prestatuko zaitugu. Horrek guztiak hainbat sektoreko enpresa industrialetan lanean hasteko ateak zabalduko dizkizu edota, ikasten jarraitu nahi izanez gero, espezializaziorako ikasketak egiteko nahiz unibertsitate mailako ikasketak egiteko bidea zabalduko dizu.

Prestakuntza duala

23/24 ikasturtetik aurrera, lanbide-heziketako heziketa-zikloak eredu dualaren arabera antolatzen dira. Oro har, prestakuntza horren oinarria da ikasleak bere prestakuntza-ibilbidean hainbat prestakuntza-egonaldi izaten dituela enpresetan, eta bertan bere heziketa-zikloko gaitasunen zati bat eskuratzen duela.

Prestakuntza horrek modalitate hauek ditu:

Lehen mailako prestakuntza Dual Orokorra
  • Ikaslea enpresan dago 16 egunez lanaldi osoan.
  • Ez dago kontratu-harremanik ikaslearen eta enpresaren artean.
  • Egonaldi honen gutxi gorabeherako data maiatzaren erdialdea izango da.
Bigarren mailako prestakuntza Dual Orokorra
  • Ikaslea enpresan dago 62 egunez lanaldi osoan.
  • Ez dago kontratu-harremanik ikaslearen eta enpresaren artean.
  • Egonaldi honen gutxi gorabeherako data otsailaren erdialdetik ekainaren hasierara izango da.
Prestakuntza Dual Intentsiboa
  • Urteko uztailetik, ikasleak lehen maila gainditu duenetik, bigarren maila egiten duen ikasturteko ekainera arte garatzen da.
  • Kontratu-harremana dago ikaslearen eta enpresaren artean (lanaldi erdiko kontratua).
  • Heziketa-zikloaren arabera, egonaldi horiek arratsaldez edo lanaldi osokoak izan daitezke astean egun batzuetan. 

2024/2025 ikasturtea

Lanbide-heziketako legedia aldatu denez, 24/25 eta 25/26 ikasturteetan aldaketak gertatzen dira ematen diren moduluetan.

Ikasketa-plana

D eta Eleanitza hizkuntza ereduak

1. Maila: Orduak
Sistema hidraulikoak eta neumatikoak 132
Sistema elektriko eta elektronikoak 132
Fabrikazio prozesuak 165
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 60
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa 132
Sistemen integrazioa 231
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120
2. Maila: Orduak
Sistema mekanikoak 160
Sistema mekatronikoen konfigurazioa 160
Mantentze lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa 100
Sistema mekatronikoen simulazioa 80
Makinen elementuak 99
Proiektu intermodularra 50
Ingeles profesionala 63
Enpleagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 42
Hautazko moduluak 84

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza

Zikloaren garapenean zehar baliatzen den metodologia erronketan oinarritzen da. Hori dela eta, sarri moduluen edukiak modu bateratuan garatuko dira.

Irteera profesionalak

  • Muntatzaile elektrikoa
  • Muntatzaile edota doitzaile mekanikoa
  • PLC bidez ekipo industrial automatizatuak martxan jartzeko teknikaria
  • Asistentzia teknikoko zerbitzua (SAT)

Ikasten jarraitzeko aukerak

  • Espezializazioa: Fabrikazio aurreratuko makina-erreminta proiektuak puntuan jartzea
  • Espezializazioa: Fabrikazio aditiboa
  • Berrikuntzarako Ingeniaritza Duala
  • Bestelako unibertsitate mailako ikasketak

iZEN EMATEA