Goi mailako Heziketa Zikloak
Goi mailako Zikloen Ezaugarriak:
- Heziketa Ziklo hauek 2 urtetan ikasten dira eta 2.000 orduko iraupena dute.
- Eredu Dualean ikas daitezke.
- Zikloak hainbat moduluz osatuta daude eta erronka bidez lantzen dira.
- Lantokiko Prestakuntza enpresetan edo atzerrian (Erasmus+) egin daiteke.
- Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologia erabiltzen da (POPBL).
- Europako ikastetxeekin elkartrukeak egiteko aukera dago, baita enpresako praktikak Europako beste herrialde batean egiteko (Erasmus+).
- Amaitzen duten ikasleekin Lan-Poltsa osatzen da, lana errazago aurkitzen laguntzeko.
Ikasten jarraitzeko aukerak
Goi mailako Zikloa egin ondoren hainbat aukera daude:
- Espezializazio ikastaroak egiteko (Fabrikazioan eta Mekatronikako zikloetan).
- Unibertsitatean ikasteko, IMHko Ingeniaritza Dualean ikasten jarraitzeko ere.
Bete beharreko baldintzak
Ikasketa hauetako bat eduki behar da:
- Batxilergoa edo baliokidea
- Tekniko Titulua (Erdi mailako Heziketa Zikloa
- LH2
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak egiten duen azterketa.