IMH sariak 11. edizioa (2013)

 

  • Ikasle aipagarria: Jon Goenaga Egaña azpeitiarra (1977an jaiotakoa), Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioko goi-mailako heziketa zikloa.
  • Fabrikazio arloko ikasle aipagarria: Jon Ander Garagarza Lekube mutrikuarra.
  • Elgoibarko ikasle aipagarria: Edorta Martinez Etxaniz izan da (1982an jaioa), Mantenu Elektromekanikoa erdi-mailako heziketa zikloko ikaslea.
  • Aipamen berezia, Euskoskills eta SpainSkills lehiaketetako azken edizioetan Tornu CNC probetan urrezko domina: Iñaki Hernandez Agirre ikaslea.
  • Ikasle ohi aipagarria: Aitor Dorado Zubizarreta elgoibartarra izan da (1982), egun Elgoibarko DIC-Ingenieria enpresako sortzaile eta Gerentea.

Ikasle ohi aipagarriaren ibilbidea: Aitor Dorado Zubizarretak 2002-2003 urteetan IMHn ikasi zuen Diseinuko goi-mailako zikloa. Ikasten zegoen bitartean lanean jardun zuen aitaren diseinu-bulegoko negozioan. Ikasketak amaitzean Kokatun egin zituen praktikak eta ondoren Ingeniaritza teknikoa ikastea erabaki zuen. Diplomatu titulua eskuan zuela Guascorren aritu zen bi urtez lanean motore diesel eta gasezkoak martxan jartzeko ingeniari tekniko bezala. Baina aitaren adibideari jarraituz, 2008an autonomo bezala hastea erabaki zuen eta bere enpresa propioa sortzea. Dagoeneko bost urte daramatza DIC-Ingeniería enpresaren arduradun, ingeniaritza soluzioak eskaintzen, neurriko makinak diseinatu eta montatuz.

Enpresa babesleak: Danobat Group, Hoffmann Group, Industrias Pampo, eta Pixel Sistemas

Enpresa kolaboratzaileak: Agme, S.A., Alcorta Forging Group, DPH S.L. (Desarrollo de Proyectos Hidraulicos), Ecenarro, S.C.L., Engranajes Grindel, S.A.L., Goratu Máquinas-Herramienta, Gurutzpe, ILS Industry Language Services, Juaristi S.L., Kondia, Laip,S.A., Mapfre Ermua, Ona Electroerosión, Osg Comaher, Sage Logic, Sammsic Iberia.