IMH Sariak 20. edizioa (2022)
2022ko ekainaren 9an ospatu dugu ekitaldia eta 20. Edizioan enpresen parte hartzea berreskuratu dugu, osasun alertak eragindako bi urte pasa ondoren, normaltasun egoerara itzuliz.
Ikasle ohi aipagarria
Ekintzailetzagatik eta egindako ibilbide profesional eredugarriagatik.
Makina Erremintaren Museoko oroigarria eta Elgoibarko jatetxe batean dastatzeko menua bi lagunentzat jaso du. 20IMHSarien enpresa babesleen ordezkariak eman dio saria, Hoffmann Enpresako Asier Garciak.
Eneko Loiola Txurruka
Elgoibartarra eta LOIOLAN enpresako sortzaile eta jabea da.
2004an amaitu zituen Goi mailako Produkzio ikasketak IMH Campusen. Praktikak Etxetarren egin ondoren, lanean jarraitu zuen, handik Egilera pasa zen eta ondoren Ormolara, Azkoitiko moldeetako enpresa batera. Bide honetan CAD-CAMean esperientzia eta ezagutza handitzen joan zen, horretarako IMH Campusen ikastaroak eginez (Cam nx, Cam powermill). Ormolan 10 urtez lanean jardun ondoren aukera ikusi zuen hemengo enpresentzat balio erantsiko mekanizazio enpresa bere kabuz sortzeko. Eta saiakera batzuren ondoren, 2017an eman zuen pausoa. Hasiera zailak izan ziren arren, bere buruarengan sinetsita, aurrera egin du eta 5 urteren ondoren doitasunezko pieza egileen artean kokatzea lortu du.
Ikasle diplomatu berriei ikasten jarraitzea gomendatu die, eta gogoa eta ilusioa azaltzea, esku zabalik izango dituztela enpresak horrelako jarrera azaltzen badute, berehala antzematen baita elkarrizketa batean.
Enpresa-tutore aipagarria
Enpresa-tutore funtzioa hainbat urtez bokazioz eta dedikazioz modu eredugarrian egin izanagatik.
Makina Erremintaren Museoko oroigarria eta Elgoibarko jatetxe batean dastatzeko menua bi lagunentzat jaso du. IMH Campus-Lanbide Heziketako praktiketako arduraduna den Joxean Elizaldek eman dio saria.
Javier Varela
Eibarren bizi den debarra, Engranajes Grindeleko produkzio arduraduna izan da bere aurrejubilazioa arte. Ardura hartu zuenean praktiketako turea izatea aukeratu zuen, ikasleekin harreman estua izatea garrantzitsua zela usten zuelako. Luzaro jardun du zeregin horretan. Ikasleei bere burua ezagutzen eta etorkizuna aukeratzen laguntzen saiatu da. Dedikazioa, jarraipena, eta IMH Campuseko praktika arduradunarekin izandako koordinazioa eredugarria eta estimatzekoa izan da.
Titulatu berri diren ikasleei esan die balio handikoak direla, gure gizartearen etorkizuna direla, beren baitan sinistu dezatela, eta lanbide-heziketako ikasketak beste ikasketa batzuk egin dituztenen aldean oso baliozkoak eta osagarriak direla. Adibidez, ospitaleetan medikuek eta teknikariek eraikitako makinek elkarrekin egiten dituzte lanak, eta bi aldeak beharrezkoak dira herritarrei zerbitzua emateko.
Ikasle aipagarria, goi mailan
Mikel Otaño Jauregi azkoitiarra izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Fabrikazio Mekanikoaren Diseinua ikasi du eta praktikak Ibermátican amaitu ondoren, lanean jarraituko du bertan.
Ikasle aipagarria, erdi mailan
Erdi Mailako heziketa zikloen aldetik, Iñigo Osa Lekube debarra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mantentze Lan Elektromekanikoa ikasi du eta praktikak egin ondoren, goi-mailako Mekatronikako zikloa ikasten jarraituko du.
Ikasle elgoibartar aipagarria
Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarria Igor Iriondo Salegi izan da. Goi-mailako mekatronika Industriala ikasi du praktikak egin dituen enpresan lanean jarraitzeko asmoa du. Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso du.
Bakoitzak 300 euro jaso ditu saritzat.
IMH Campus - Lanbide Heziketak biziki eskertu nahi du 20 IMHSARIEN enpresa BABESLE eta KOLABORATZAILEEN parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!
Enpresa babesleak
ALCORTA FORGING GROUP, ECENARRO, HOFFMANN GROUP, IKUSI VELATIA, IZAR CUTTING TOOLS
Enpresa kolaboratzaileak:
AGME
BLUM NOVOTEST
HRE HIDRAULIC
IKASI GROUP
ILS INDUSTRY LANGUAGE SERVICES
INDUSTRIAS MAIL
MAPFRE ERMUA
RICOH
ULMA PACKAGING
ZAYER