IMH Sariak 21. edizioa (2023)
2023ko ekainaren 8an ospatu dugu Lanbide Heziketako Graduazio ekitaldia eta harekin batera 21. IMH SARIAK banatu ditugu.
Ikasle ohi aipagarria
Ibilbide profesional eredugarriagatik. Langile nekaezina, konstantea, arduratsua eta ardurak hartu eta eramaten jakin duena, enpresaren egituran oinarri sendoak landu dituen profesionala. Eta horrez gain bi haurren ama eta elgoibartarra.
Makina Erremintaren Museoko oroigarria eta Elgoibarko jatetxe batean dastatzeko menua bi lagunentzat jaso du. Alaitz Bastida IMH LHIIko zuzendariak eman dio saria.
Miriam Lizarralde Arrillaga.
Elgoibartarra (1986), egun IRTS (Iraeta-Zestoa) enpresako ekoizpen arduraduna da.
Elgoibar Ikastolan batxilergoa ikasi ondoren, ikasketa praktikoak egiten jarraitu nahi zuen, eta IMHko ate irekietan aurkitu zuen gustokoa. Fabrikazio Mekanikoko Diseinua ikasi zuen IMHn 2005-2006 urteetan eta praktikak COMETEL enpresan egin zituen.
Amaitu orduko erabakita zuen ikasketa praktikoak egiten jarraitu nahi zuela eta horretarako IMHko Ingeniaritza Duala aukeratu zuen. Bertan ikasi zuen bitartean, bere fase dualak Astigarraga Kit Line eta AYA-Aguirre Aranzabal enpresetan egin zituen. Atzerriko misioa egiteko 3 hilabetez Txinan igaro zituen enpresa-praktikak egiten.
IMHko unibertsitate ikasketak amaitu ondoren, AYAn jarraitu zuen lanean baina krisiaren ondorioz, lana gutxitu zenez, formakuntza gehiago egin zintuen, artean IMHko ikastaroak, eta IMHko lan poltsan Itziarko enpresa batean lan aukera zuela ikusita, IRTS-n hasi zen, enpresa sortu berria. Txikia zenez, 9 lagun, hasieran denetatik egiten zuen. Egun dagoeneko 27 langile dira, Iraeta-Zestoan kokatuta dago, eta bertako produkzioko arduraduna da: Eskaera bat sartzen denetik bukaerarteko prozesua ondo dagoela kontrolatzen du, dena ondo eta garaiz datorrela ziurtatu. Azpikontratazioa ere eramaten du eta hornitzaileekin bai bezeroekin kontaktu zuzena du. Praktiketan hartzen dituzten lanbide heziketako zein unibertsitateko ikasleen jarraipenaz ere arduratzen da. Miriamen ustez "garrantzitsua da lan talde sendoa eta lanerako giro ona izatea".
Ikasle diplomatu berrientzako hainbat aholku izan ditu: "ikasketak amaituta batzuk ikasten jarraituko duzue eta beste batzuk lanean. Aukeratzen duzuena aukeratuta, ondo egongo da, sinistu zuen buruan, formatzen jarraitu gustuko duzuen horretan, jarrera ona eta talde lanean enpatia baduzue, inoiz ez duzue arazorik izango. Aurrera, zorte on eta zorionak!".
Ikasle aipagarria, espezializazioan
Aitor Alberdi Aizpuru azkoitiarra izan da aurtengo Lanbide Heziketako Espezializazioko ikasle aipagarria. Fabrikazioko "Etekin Handiko Mekanizazioa" espezializazioa ikasi du, alderdi duala ERLO enpresan eginez, eta bertan jarraituko du lanean. Aurretik, erdi mailako mekanizazioa eta goi mailako fabrikazio mekanikoaren produkzioaren programazioa ikasi zuen.
Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.
Ikasle aipagarria, goi mailan
Andoni Gallastegi Totorikaguena markinarra izan da aurtengo Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasle aipagarria. Fabrikazio Mekanikoaren Diseinua ikasi du eta praktikak NEMAK enpresan amaitu ondoren, lanean jarraituko du bertan.
Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.
Ikasle aipagarria, erdi mailan
Erdi Mailako heziketa zikloen aldetik, Mikel Ezama Sagarna azpeitiarra izan da aurtengo ikasle aipagarria. Mantentze Lan Elektromekanikoa ikasi du eta praktikak BIELEn egin ondoren, goi-mailako Mekatronikako zikloa ikasten jarraituko du.
Diploma eta 300 euroko Txankakua merkatararitza elkarteko bonoak jaso ditu opari.
Ikasle elgoibartar aipagarria
Eta aurtengo ikasle elgoibartar aipagarriaren kategorian berdinketa egon denez, bi saritu ditugu: Ibai Arandia Arenas eta Iker Benito Astigarraga. Erdi mailako Mekanizazioa ikasi dute biek eta praktikak atzerrian egin dute, Erasmus programaren bidez, Italian. Ibaik goi mailako diseinua ikasten jarraitzeko asmoa du, eta Ikerrek goi mailako fabrikazioa.
Alkatearen eskutik Elgoibarko Udalaren oroigarria jaso dute, eta bakoitzak diploma eta 300 euroko Txankakuako bonuak.
IMH Campuseko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak biziki eskertu nahi du 21 IMHSARIEN enpresa BABESLE eta KOLABORATZAILEEN parte hartzea, zuei esker egin ahal izan baitugu aurtengo Sari banaketa bikaina!
Enpresa babesleak
DANOBATGROUP, ECENARRO, HOFFMANN GROUP, SILAM SILICONAS, BIEMH24
Enpresa kolaboratzaileak:
AGME
BERKOA
BLUM NOVOTEST
EKIN S.COOP.
ETXETAR
FAGOR AUTOMATION
HRE HIDRAULIC
IDDTEK
IKASI
ILS
INDUSTRIAS MAIL
LAIP
MAPFRE ERMUA
RICOH
SALTO
TXORIERRI POLITEKNIKOA
ULMA PACKAGING
WORKinn Talent Hub