Elkarnaleko Robotika
Lanbide Heziketako Masterra
- Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 600 ordu, goizez, goizeko 8:15etatik 14:45etara.
- Lanbide-arloa: elektrizitatea eta elektronika.
- Jakintza-adarra: ingeniaritza eta arkitektura.
- ECTS kredituak: 24
- Lanbide Heziketako euskal sareko ikastetxe publikoa (doako matrikula)
Gaitasun orokorra
Master honen konpetentzia orokorra da elkarlaneko robotikako proiektuak garatzea, beso robotikoetakoak zein robot mugikor autonomoetakoak, eta sistema horiek muntatzea, abian jartzea eta mantentzea, kalitate-, segurtasun-, irisgarritasun- eta ingurumenarekiko errespetu-irizpideak errespetatuz.
Profil profesionala
Masterra gainditzen dutenek enpresa txiki, ertain eta handietan jardun ahal izango dute, publiko zein pribatuetan, eta robotika kolaboratiboarekin lotutako jardueren diseinuan, garapenean, muntaketan, mantentze-lanetan edo aholkularitzan jardun ahal izango dute.
Sarbidea
Ikasketa-plana
moduluak |
ORDUAK |
---|---|
Elkarlaneko robotika | 120 |
Robot mugikor autonomoak | 120 |
Konfigurazioa eta programazioa | 280 |
Segurtasuna eta mantentze-lana | 80 |
Irteera profesionalak
- Elkarlaneko robotikako sistemen muntaia gainbegiratzeko taldeko burua.
- Elkarlaneko robotikako sistemen mantentze-lanak gainbegiratzeko taldeko burua.
- Elkarlaneko robotikako sistemen proiektugilea.
- Elkarlaneko robotikako sistemak abian jartzeko teknikaria.
- Elkarlaneko roboten programatzailea