Lantokiko prestakuntza
Lantokiko prestakuntza modulua goi zein erdi mailako heziketa zikloetan gauzatzen da, bigarren ikasturtean, martxotik ekainera bitartean eta eskola ordutegiaren baitan, enpresa ordutegiari egokituta. Beste edozein modulu bezala gainditu behar da heziketa zikloaren titulua eskuratzeko.
Ikasleak ikastetxeko tutorea eta enpresako instruktorea izango ditu modulu honen jarraipen egokia egin ahal izateko.
Ikastetxea arduratzen da ikaslearentzat enpresa bilaketa egiteaz, ikasleak aukeratu duen zikloaren espezializazioa kontuan hartuta.
Zure enpresan lantokiko prestakuntza egiteko ikaslea hartzeko interesa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan lanpoltsa@imh.eus helbidean edo bete formulario hau.
Lantokiko Prestakuntza euskaraz
IMHk Elgoibarko Udalarekin proiektu bat garatzen dihardu, D ereduko ikasleek Elgoibarko enpresetan praktika hauek euskaraz egin ahal izateko, proiektuan parte hartzea onartzen duten enpresetan, alegia.
Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntzak eskaintzen dizkie modulu hau ikasleari euskaraz egiteko aukera ematen dieten enpresei.
Lantokiko Prestakuntza atzerrian: Erasmus+ egonaldiak
Nahi duten ikasleek Lantokiko Prestakuntza atzerriko epresetan ere egin dezakete Erasmus+ Programaren bidez. ErasmusPlus Programak bekak eskaintzen ditu ikasleen bidai zein egonaldien kostuak ordaindu ahal izateko (zenbait kasutan oso-osorik). Atzerriko enpresaren bilaketa programak berak kudeatzen du eta praktikak martxoa eta ekaina bitartean ere burutzen dira. Nagusiki Europar Batasuneko herrialdeetan egiten da.
- IMH, Erasmus Gutunaren jabe
- IMH Erasmus policy statement
- SEPIE Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainako Zerbitzua
Ikasketak amaitu ondoren: Global Training programa
Ikasketak amaitu ondoren bekak ematen zaizkie goi-mailako zikloko titulazioa eta ingeleseko B2 maila dutenei, mundu osoko herrialdeetan gutxienez sei hilabeteko praktikak egin ahal izateko. Informazio guztia: globaltraining.eus