UF0456 Sistema mekanikoen muntaketa eta konponketa
- Iraupena
- 70 ordu
Nori zuzenduta
Helburuak
- Sistema mekanikoak osatzen dituzten talde mekanikoak aztertzea, eta talde horiek osatzen dituzten mekanismoak eta funtzioak zein diren jakitea, bai eta haien ezaugarri teknikoak zein diren ere.
- Makinen elementu eta piezen egoera baloratzea, neurtzeko eta egiaztatzeko teknikak erabiliz.
- Sistema mekanikoen elementuak muntatzeko eta desmuntatzeko eragiketak egitea, eta elementu horien proba funtzionalak egitea. Horretarako, tresna eta ekipamendu egokiak erabili, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumenari buruzko arauak beteko dira.
- Sistema mekanikoen eta industria-ekipamenduen elementu eta multzoen zirriborroak egitea, industria-marrazketaren arauei jarraituz.
Edukiak
FMEE0208 kodeko "Ekipamendu-ondasunak eta industria-makinak muntatzea eta martxan jartzea" profesionaltasun ziurtagiriari dagokion Prestakuntza Unitatea da.
- Industria-adierazpen grafikoa, materialak eta magnitude fisikoen egiaztapena.
- Makinen mekanismoak muntatzea.
- Ondasun-ekipamendu eta industria-makinen egiturak muntatzea.
- Ondasun-ekipamendu eta industria-makinen mantentze-lana.
Aurrez jakin beharrekoak
Planoen interpretazioari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea.