CAM POWERMILL (5 ardatz 3+2 fresatzeko makina)
- Iraupena
- 20 ordu
- Egutegia
- Ordutegia
-
al, ar, az, og 18:00 - 21:00
- Hizkuntza
- Gazteleraz
- Tokia
- IMH (Elgoibar)
- Prezioa
- %100 subentzionatuta
Nori zuzenduta
- Fresaketa-prozesuetan pieza-programak egin nahi dituzten langileak, produkzio-arlokoak edo beste arlo batzuetakoak, ezagutzak eta gaitasunak handitu nahi dituztenak.
Helburuak
- Mekanizazio posizionalean (3+2) programatzea.
- Zatigailudun 4. ardatza programatzea.
- Mekanizazio jarraituan (5 ardatz) programatzea.
- 5 ardatzeko makinen tipologiak ulertzea (burua-burua / burua-mahaia / mahaia-mahaia).
- Programa simulatzea makinaren zinematika osoarekin (mtd). Talkak eta mugak egiaztatzea.
- Postprozesatze-fitxategiko sintaxi-aldeak ulertzea, 3+2an eta 5 ardatzetan.
- Zulaketa 3+2an eta 5 ardatzetan.5 ardatzeko beste aplikazio batzuk (robotak, soldadura, material-ekarpena, besoen mekanizazioa, kolektoreen mekanizazioa…).
Edukiak
- 3+2 ardatzetan mekanizatzeko estrategiak.
- 5 ardatzetan mekanizatzeko estrategiak.
- Zatigailudun 4. ardatzaren estrategiak.
- Zulaketa 3+2an eta 5 ardatzetan.
- Delcam Postprocesor.
- Makinaren simulazio osoa, mtd fitxategiarekin.
- 5 ardatzeko ibilbideak automatikoki sortzea (Colision Avoidance).
- Makinen ardatz-mugak.
- Erreminta-ardatzaren edizio interaktiboa.
- Makinen ardatz-kontrola. Simulazio dinamikoa.
Aurrez jakin beharrekoak
Oinarrizko CAM POWERMILL (2 1/2 + 3D FRESATZEKO MAKINA) ikastaroa eginda izatea edo CAM POWERMILL-i buruzko ezagutzak izatea 3 ardatzetan
Ikastaro honen data guztiak
Egutegia | Ordutegia | Hizkuntza | Prezioa | Tokia | |
---|---|---|---|---|---|
2025-03-12 2025-03-24 | al, ar, az, og 18:00 - 21:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) | |
2025-07-01 2025-07-09 | al, ar, az, og, ol 15:00 - 18:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) |
Lanbide / Langileak
Lanbideri eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailari finantzazioa eskatu zaien ikastaroak, lehentasunez EAEko langilentzat.