FAGOR fresaketa: programazioa G kodean

Iraupena
40 ordu
Egutegia
2025-06-02 - 2025-06-19 (Ikusi data guztiak)
Ordutegia
al, ar, az, og, ol 15:00 - 18:00
Hizkuntza
Gazteleraz
Tokia
IMH (Elgoibar)
Prezioa
%100 subentzionatuta

Nori zuzenduta

  • Fresaketa-prozesuetan pieza-programak egin nahi dituzten langileak, produkzio-, muntaketa- eta mantentze-arloetakoak edo beste arlo batzuetakoak, ezagutzak eta gaitasunak handitu nahi dituztenak.

Helburuak

  • CNC programa erraz bat irakurtzea eta interpretatzea.
  • CNC lengoaiaren aginduak programa batean duten funtzioarekin erlazionatzea, programazio-eskuliburua oinarri hartuta.
  • Piezen programazioa CNC lengoaian egitea, beharrezko funtzioak aukeratuz.
  • Programa simulagailuan edizio-moduluan editatzea, sintaxi-akatsak zuzenduz.
  • Kontrolaren eragiketa-moduekin kontaktua izatea.

Edukiak

  • Programazioaren hastapenak.
  • Fresatzeko makinaren funtzio osagarriak.
  • Zeroen lekualdaketen bidezko programazioa.
  • Fresatzeko makinan mugimenduak programatzea (absolutuak eta inkrementalak).
  • Fresatzeko makinan kotak programatzea.
  • Kokatzeko eta mekanizatzeko mugimenduak.
  • Erremintaren konpentsazio automatikoa fresaketan.
  • Fresaketan ertzak automatikoki mekanizatzea.
  • Azpirrutina estandarrak eta jauziak.
  • Profil simetrikoak lortzea.
  • Bi ibilbideren arteko lotura tangentziala fresaketan.
  • Funtzio osagarriak.
  • Mekanizazio-ziklo automatikoak fresatzeko makinan.

Aurrez jakin beharrekoak

  • Oro har, fresaketa-prozesuei buruzko oinarrizko ezagutzak edo lan esperientzia.
  • Fabrikazio-planoen interpretazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.

Ikastaro honen data guztiak

Egutegia Ordutegia Hizkuntza Prezioa Tokia
2025-02-06 2025-02-25 al, ar, az, og, ol 15:00 - 18:00 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)
2025-06-02 2025-06-19 al, ar, az, og, ol 15:00 - 18:00 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)

Lanbide / Langileak

Lanbideri eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailari finantzazioa eskatu zaien ikastaroak, lehentasunez EAEko langilentzat.


         
 

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: