FAGOR Torneaketa: oinarrizko programazioa G kodea (gela birtuala)
- Iraupena
- 20 ordu
Nori zuzenduta
Ekoizpeneko, muntaketako, mantentze-lanetako edo beste arlo batzuetako langileak, ezagutzak eta gaitasunak areagotzeko torneaketa-prozesuetan piezen programak egin nahi dituztenak. .
Helburuak
Piezen programazioa egitea.
Simulagailuaren edizio-moduluan programa editatzea, erroreak araztuz.
Kontrolaren eragiketa-moduekin kontaktua hartzea, simulagailuaren bidez.
Edukiak
CNCrako sarrera: programazio-lengoaiak.
ISO programaziorako sarrera.
Erreferentzia-sistemak.
Tornuaren kotak programatzea.
Interpolazio zirkularrak.
Tresnaren erradioaren konpentsazioa.
Prestakuntza-funtzio gehigarriak: biribiltzea, alakatzea...
Aurrez jakin beharrekoak
Torneaketa-prozesuei buruzko oinarrizko ezagutzak, oro har, edo lan-esperientzia..
Fabrikazio-planoak interpretatzeko oinarrizko ezagutzak.