FANUC Fresaketa: programazio konbertsazionala Manual Guide i
- Iraupena
- 20 ordu
- Egutegia
- Ordutegia
-
al, ar, az, og 18:00 - 20:30
- Hizkuntza
- Gazteleraz
- Tokia
- IMH (Elgoibar)
- Prezioa
- %100 subentzionatuta
Nori zuzenduta
- Pieza-programak azkar eta erraz programatu nahi dituzten produkzio-, muntaketa- eta mantentze-arloetako langileak, eta beste arlo batzuetakoak, ezagutza eta gaitasun gehiago lortu nahi dituztenak. MANUAL GUIDE i softwarea erabiliko dute, menu autoesplikatzaileekin, eta torneaketa, fresaketa eta mekanizazio konbinatua programatuko dituzte.
Helburuak
- Piezen elkarrizketa bidezko programazioa egitea, pantaila eta menu egokiak aukeratuz.
- Kontrolaren eragiketa-moduekin kontaktua izatea.
- Egindako programa simulazioaren bidez egiaztatzea.
- Beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak lortzea, CNCrantz behar bezala birziklatzeko.
Edukiak
- MANUAL GUIDE i-aren egitura.
- Elkarrizketa bidezko lengoaiaren eta ISO formatuaren arteko interakzioa.
- Eragiketa-moduak: EDIT, JOG, MEM.
- Programak sortzea, lauketa-, inguraketa-, hutsune-, artekaketa-, hariztaketa- eta zulaketa-ziklo automatikoak definituz.
- Erreminten eta pieza-zeroen kudeaketa.
- Arlo grafikoa: mekanizazioen simulazioa, erremintaren ibilbidea, solidoen definizioa…
- Elkarrizketa bidezko programak ISO formatura bihurtzea.
Aurrez jakin beharrekoak
- Fabrikazioko planoen interpretaziorako oinarrizko ezagupenak.
- CNC makinak ISOn programatzeko oinarrizko ezagupenak.
Ikastaro honen data guztiak
Egutegia | Ordutegia | Hizkuntza | Prezioa | Tokia | |
---|---|---|---|---|---|
2025-02-05 2025-02-18 | al, ar, az, og 18:00 - 20:30 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) | |
2025-07-14 2025-07-23 | al, ar, az, og 15:00 - 18:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) |
Lanbide / Langileak
Lanbideri eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailari finantzazioa eskatu zaien ikastaroak, lehentasunez EAEko langilentzat.