FANUC Fresaketa: programazio konbertsazionala Manual Guide i

Iraupena
20 ordu
Egutegia
2025-07-14 - 2025-07-23 (Ikusi data guztiak)
Ordutegia
al, ar, az, og 15:00 - 18:00
Hizkuntza
Gazteleraz
Tokia
IMH (Elgoibar)
Prezioa
%100 subentzionatuta

Nori zuzenduta

  • Pieza-programak azkar eta erraz programatu nahi dituzten produkzio-, muntaketa- eta mantentze-arloetako langileak, eta beste arlo batzuetakoak, ezagutza eta gaitasun gehiago lortu nahi dituztenak. MANUAL GUIDE i softwarea erabiliko dute, menu autoesplikatzaileekin, eta torneaketa, fresaketa eta mekanizazio konbinatua programatuko dituzte.

Helburuak

  • Piezen elkarrizketa bidezko programazioa egitea, pantaila eta menu egokiak aukeratuz.
  • Kontrolaren eragiketa-moduekin kontaktua izatea.
  • Egindako programa simulazioaren bidez egiaztatzea.
  • Beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak lortzea, CNCrantz behar bezala birziklatzeko.

Edukiak

  • MANUAL GUIDE i-aren egitura.
  • Elkarrizketa bidezko lengoaiaren eta ISO formatuaren arteko interakzioa.
  • Eragiketa-moduak: EDIT, JOG, MEM.
  • Programak sortzea, lauketa-, inguraketa-, hutsune-, artekaketa-, hariztaketa- eta zulaketa-ziklo automatikoak definituz.
  • Erreminten eta pieza-zeroen kudeaketa.
  • Arlo grafikoa: mekanizazioen simulazioa, erremintaren ibilbidea, solidoen definizioa…
  • Elkarrizketa bidezko programak ISO formatura bihurtzea.

Aurrez jakin beharrekoak

  • Fabrikazioko planoen interpretaziorako oinarrizko ezagupenak.
  • CNC makinak ISOn programatzeko oinarrizko ezagupenak.

Ikastaro honen data guztiak

Egutegia Ordutegia Hizkuntza Prezioa Tokia
2025-02-05 2025-02-18 al, ar, az, og 18:00 - 20:30 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)
2025-07-14 2025-07-23 al, ar, az, og 15:00 - 18:00 Gazteleraz %100 subentzionatuta IMH (Elgoibar)

Lanbide / Langileak

Lanbideri eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailari finantzazioa eskatu zaien ikastaroak, lehentasunez EAEko langilentzat.


         
 

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: