SIEMENS OPERATE Fresatzeko makina: lagundutako programazioa SHOPMILL
- Iraupena
- 20 ordu
- Egutegia
- Ordutegia
-
al, ar, az, og 15:00 - 18:00
- Hizkuntza
- Gazteleraz
- Tokia
- IMH (Elgoibar)
- Prezioa
- %100 subentzionatuta
Nori zuzenduta
- Pieza-programak azkar eta erraz programatu nahi dituzten produkzio-, muntaketa- eta mantentze-arloetako langileak, eta beste arlo batzuetakoak, ezagutza eta gaitasun gehiago lortu nahi dituztenak. Siemensen Shopmill softwarea erabiliko dute, menu autoesplikatzaileekin, eta fresaketa eta mekanizazio konbinatua programatuko dituzte.
Helburuak
- CNC programak egitea, piezak fresaketaren bidez mekanizatzeko.
- Beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak lortzea, CNCrantz behar bezala birziklatzeko.
Edukiak
- Shopmill/Operate delakoarekin lan egiteko modua.
- Elkarrizketa bidezko lengoaiaren eta ISO formatuaren arteko interakzioa.
- Eragiketa-moduak: EDIT, JOG, MEM.
- Programak sortzea, ziklo automatikoak (lauketa, hutsuneak, inguruak, zulaketa…) zehaztuz.
- Erreminten eta pieza-zeroen kudeaketa.
- Mekanizazioen simulazioa, erremintaren ibilbidea, solidoen definizioa…
Aurrez jakin beharrekoak
- Oro har, fresaketa-prozesuei buruzko oinarrizko ezagutzak edo lan esperientzia.
- Fabrikazio-planoen interpretazioari buruzko oinarrizko ezagutzak.
Ikastaro honen data guztiak
Egutegia | Ordutegia | Hizkuntza | Prezioa | Tokia | |
---|---|---|---|---|---|
2025-02-05 2025-02-18 | al, ar, az, og 18:00 - 20:30 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) | |
2025-07-14 2025-07-23 | al, ar, az, og 15:00 - 18:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) |
Lanbide / Langileak
Lanbideri eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailari finantzazioa eskatu zaien ikastaroak, lehentasunez EAEko langilentzat.