Fabrikazioa

Fabrikazio mekanikoko ikastaroakFabrikazio arloko ikastaroen bidez makina erreminten prestaketa, eta erabilerari buruzko ezagutzak jasotzeko aukera izango duzu, ohiko fresagailu eta tornuetatik hasita, 5 ardatzetako mekanizatu zentruetararte.  Makina hauen zenbakizko kontrolak era ezberdinetan programatzen ere ikasteko aukera izango duzu: ISO lenguaia, elkarrizketa bidezkoa programazioa, parametrikoa, planu inklinatuen programazioa, neurtzeko zundak, erreminta motorizatua...

Merkatu industrialean erabilienak eta puntakoak diren software-ak erabiltzen ditugu: Fagor, Fanuc, Siemens, Heidenhain, etab. Gure eskaintzan NX eta Powermill software-kin CNCko programak egiteko CAM-eko ikastaroak ere aurkitu dituzakezu, 2+1/2 ardatzetako eta 5 ardatzetako fresagailuentzat.  Fabrikazio aurreratuari dagozkion azkeneko nobedadeak ere baditugu, abiadura haundiko eta errendimendu altuko mekanizatu bidezko fabrikazioa edo fabrikazio gehigarria: materialak eta konposatuak, besteak beste.

Fabrikazioko ikastaroak