Kalibrazio plana
- Iraupena
- 16 ordu
- Egutegia
- Ordutegia
-
al, ar, az, og 12:00 - 14:00
- Hizkuntza
- Gazteleraz
- Tokia
- CFAA (Parque Tecnológico, Zamudio)
- Prezioa
- %100 subentzionatuta
Nori zuzenduta
Oinarrizko ekipamenduarekin kalibrazioak egin behar dituzten kalitate-teknikariak
Helburuak
- Neurketa-tresnarik ohikoenak erabiliz neurketa bat egitean zer akats egin daitezkeen jakitea.
- Kalibreak eta kanpoko zein barruko mikrometroak kalibratzeko plana egitea.
- Kalibraketa-prozedurak egitea.
- Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta.
Edukiak
- Metrologia dimentsionalaren hastapenak. Zenbait kontzeptu azalduko dira labur-labur: errepikagarritasuna, ziurgabetasuna, tenperaturaren eragina... Kontzeptu horietako batzuk praktikan ikusiko dituzte ikasleek.
- ISO 9001 arauaren konparazioa eta azterketa, ekipamenduen kalibraketari buruzko atalean.
- Kalibraketa-plan bat zehaztea.
- Inbentarioa.
- Maila-diagrama.
- Ekipamenduaren bizitza-fitxa.
- Ziurgabetasunaren kalkulua.
- Identifikazioa.
- Kalibraketa-ziurtagiriak.
- Kalibre baten eta manometro baten kalibraketa- eta mantentze-plan bat egitea.
- Aipatutako tresna horien, luzetarako blokeen (kalak) eta lautasun-mahaien mantentze-lanerako jarraibideak.
- Kalibre bat kalibratzeko prozedura bat idaztea.
- Ziurgabetasun-kalkuluak egitea, GUMean oinarrituta, kalkulu-terminologia berria erabiliz.
Aurrez jakin beharrekoak
Metrologiako eta oinarrizko estatistikako ezagupenak izatea.
Ikastaro honen data guztiak
Egutegia | Ordutegia | Hizkuntza | Prezioa | Tokia | |
---|---|---|---|---|---|
2025-02-10 2025-02-20 | al, ar, az, og 12:00 - 14:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | CFAA (Parque Tecnológico, Zamudio) | |
2025-03-03 2025-03-13 | al, ar, az, og 16:00 - 18:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) | |
2025-05-26 2025-06-05 | al, ar, az, og 18:00 - 20:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | CFAA (Parque Tecnológico, Zamudio) | |
2025-06-09 2025-06-19 | al, ar, az, og 16:00 - 18:00 | Gazteleraz | %100 subentzionatuta | IMH (Elgoibar) |
Lanbide / Langileak
Lanbideri eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegu Sailari finantzazioa eskatu zaien ikastaroak, lehentasunez EAEko langilentzat.