Oinarrizko metrologia

Iraupena
30 ordu

Nori zuzenduta

  • Fabrikazioaren eta kalitatearen alorreko profesionalak, kalitatea egiaztatzeko eta kontrolatzeko lanak egin behar dituztenak.

Helburuak

  • Metrologiaren oinarrizko kontzeptuak definitzea eta aplikatzea.
  • Kontrolatu beharreko ezaugarriaren arabera, batez besteko tresnak identifikatzea eta hautatzea.
  • Neurketa-tresnak erabili aurretik mantentzea, egiaztatzea eta doitzea..
  • Batez besteko tresnekin neurketak eta irakurketak egitea, tresnaren ziurgabetasuna kontuan hartuta eta langileak egin ditzaken akatsak saihestuta..

Edukiak

  • Oinarrizko kontzeptuak:

    • metrologia, ziurgabetasuna, heina, hautematea, kalibratzea, egiaztatzea, doitzea, zehaztasuna,...

    • Perdoi dimentsionalen, gainazalen eta geometrikoen oinarrizko nozioak.

    • Tolerantziaren eta ziurgabetasunaren arteko lotura.

  • Neurtzeko tresnak (konbentzionalak, erlojuzkoak edo digitalak):

    • Kalibrea/oina, sakonera-kalibrea eta trazu-erregela bertikala.

    • Kanpoaldeko eta barrualdeko mikrometroa (2 eta 3 puntakoa). Euskarriak.

    • Angelu transportadorea eta goniometroa..

    • Patroiak, muga-kalibreak (pasa – ez pasatu), egiaztapen-mahaiak, sinuen mahaia, puntuen arteko euskarria...

    • Neurketa diferentzialeko tresnak: erloju konparatzaileak eta alesometroa. Euskarriak eta tresnak.

    • Profilen proiektagailua.

  • Neurketa-tresnak hautatzeko irizpideak, ziurgabetasunaren eta kontrolatu beharreko ezaugarriaren arabera.

  • Neurketa-tresna bakoitzerako berariazko oinarrizko mantentze-lanak.

  • Neurketa-tresna bakoitza egiaztatzea eta doitzea.

  • Neurketa-prozedura, neurketa-tresna bakoitzaren errore bereizgarriak minimizatuz:

    • Distantziak neurtzea.

    • Kanpoko eta barruko angeluak eta konoak neurtzea.

    • Harien neurria: kanpoko diametroa, barrualdekoa eta erdikoa, hari-neurria, saihetsen arteko angelua...

    • Perdoi geometriko batzuk instrumentu konbentzionalekin neurtzea.

  • Neurketa-tresnetan neurketa irakurtzea.

  • Irakurketa bat onartzeko irizpidea, ezaugarriaren tolerantziaren eta tresnaren ziurgabetasunaren arabera..

Aurrez jakin beharrekoak

  • Planoak interpretatzeko oinarrizko nozioak izatea komeni da.

Zalantzarik?

Deitu egiguzu ondorengo zenbakira

Edo bete formulario hau: