Oinarrizko metrologia
- Iraupena
- 30 ordu
Nori zuzenduta
- Fabrikazioaren eta kalitatearen alorreko profesionalak, kalitatea egiaztatzeko eta kontrolatzeko lanak egin behar dituztenak.
Helburuak
Edukiak
Oinarrizko kontzeptuak:
metrologia, ziurgabetasuna, heina, hautematea, kalibratzea, egiaztatzea, doitzea, zehaztasuna,...
Perdoi dimentsionalen, gainazalen eta geometrikoen oinarrizko nozioak.
Tolerantziaren eta ziurgabetasunaren arteko lotura.
Neurtzeko tresnak (konbentzionalak, erlojuzkoak edo digitalak):
Kalibrea/oina, sakonera-kalibrea eta trazu-erregela bertikala.
Kanpoaldeko eta barrualdeko mikrometroa (2 eta 3 puntakoa). Euskarriak.
Angelu transportadorea eta goniometroa..
Patroiak, muga-kalibreak (pasa – ez pasatu), egiaztapen-mahaiak, sinuen mahaia, puntuen arteko euskarria...
Neurketa diferentzialeko tresnak: erloju konparatzaileak eta alesometroa. Euskarriak eta tresnak.
Profilen proiektagailua.
Neurketa-tresnak hautatzeko irizpideak, ziurgabetasunaren eta kontrolatu beharreko ezaugarriaren arabera.
Neurketa-tresna bakoitzerako berariazko oinarrizko mantentze-lanak.
Neurketa-tresna bakoitza egiaztatzea eta doitzea.
Neurketa-prozedura, neurketa-tresna bakoitzaren errore bereizgarriak minimizatuz:
Distantziak neurtzea.
Kanpoko eta barruko angeluak eta konoak neurtzea.
Harien neurria: kanpoko diametroa, barrualdekoa eta erdikoa, hari-neurria, saihetsen arteko angelua...
Perdoi geometriko batzuk instrumentu konbentzionalekin neurtzea.
Neurketa-tresnetan neurketa irakurtzea.
Irakurketa bat onartzeko irizpidea, ezaugarriaren tolerantziaren eta tresnaren ziurgabetasunaren arabera..
Aurrez jakin beharrekoak
- Planoak interpretatzeko oinarrizko nozioak izatea komeni da.