UF0883 Txirbil-harroketa bidez mekanizatutako produktua egiaztatzea
- Iraupena
- 30 ordu
Nori zuzenduta
Helburuak
- Neurketa- eta egiaztapen-tresnak deskribatzea, eta haien erabilerekin, neurketa-heinarekin eta doitasunarekin lotzea.
- Egiaztapen-tresna guztiak erabiltzea eta, horretarako, erabilera-teknika egokiei jarraitzea, hartzen diren datuen fidagarritasuna bermatzeko.
- Kalibratzeko metodoak eta kalibraketen maiztasuna aztertzea, bai eta egiaztatzailearen entrenamendua eta saiakuntza-ekipamenduaren egokitasuna ere.
- Egiaztapen-tresnen kalibraketa egiaztatzea, zunda eta patroien bidez, behar bezala funtzionatzen dutela eta neurri zehatzak hartzen direla bermatzeko.
- Piezak neurtzea eta egiaztatzea, kontrol-tresnak zuzen erabiliz eta egiaztatzaileak tresnak txarto erabiltzearen ondoriozko akatsei erreparatuz.
- Neurketa-prozesuak, ekipamendua, prozedurak eta egiaztatzailearen trebetasuna kontrolatzeko eta kontrol estatistikoaren pean mantentzeko prozedurak ezartzea.
Edukiak
"FMEH0109: Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa" zertifikatuari dagokion prestakuntza Unitatea.
- Metrologia.
- Neurri kontzeptua.
- Unitate-sistemak:
- Neurri linealak eta angeluarrak.
- Neurketa bereziak.
- Hariak.
- Neurtzeko eta egiaztatzeko prozedurak.
- Neurketa-teknikak:
- Dimentsionalak.
- Trigonometrikoak.
- forma geometrikoak.
- Mekanizatutako produktua neurtzeko eta alderatzeko tresnak.
- Zuzeneko neurketa-tresnak:
- Kalibrea. Motak, funtzionamendua eta erabilera.
- Kanpoaldeko edo barrualdeko mikrometroa. Motak, funtzionamendua eta erabilera.
- Mantentze- eta kontserbazio-arauak.
- Alderatzeko tresnak:
- Erabilera- eta kontserbazio-arauak.
- Egiaztatzeko tresnak:
- Betetasuna, paralelismoa eta magnitude linealak egiaztatzea.
- Mekanizatutako produktua egiaztatzeko teknikak.
- Mekanizazioaren eta gainazal-akaberaren ikurrak.
- Neurketa-teknikak, betetasuna, angeluartasuna, alderatzaileak, gainazal-analizatzailea, neurtzeko makinak, profilen proiektorea...
- Gainazal-akabera, zimurtasun ertaineko eta maximoko parametroak...
- Tamaina, forma eta akabera-maila desberdineko piezen zimurtasuna egiaztatzea, gainazal-analizatzailea erabiliz.
- Neurketa-akatsak eta egiaztapen-kontrola.
- Zehaztasuna.
- Doitasuna eta estimazioa.
- Akatsen sailkapena.
- Neurketa-tresnei buruzkoa. Kalibraketa, kontserbazio-egoera, erabilera desegokia.
- Egiaztatzaileari lepora dakizkiokeenak. Irakurketa okerra, bai paralelismo-akatsa gertatu delako, bai ukipen-presioa okerra izan delako.
- Piezaren akats geometrikoen ondoriozkoak.
- Ingurumen-baldintzen ondoriozkoak (tenperatura, hezetasuna...).
- Akatsak eta haien kausak aztertzea.
- Neurriak hartzeko aldizkakotasuna.
- Mekanizatutako produktuaren kalitate-kontrola.
- Kontrol-jarraibideak.
- Estatistika-prozesuak eta txostenak.
- Oinarrizko kontzeptuak:
- Neurri zentralak edo posiziokoak.
- Sakabanatze-neurriak.
- Ibilbidea.
- Batez besteko desbideratzea.
- Bariantza.
- Adierazpen grafikoa:
- Barra-diagrama.
- Sektore-diagrama.
- Kontrol-grafikoak interpretatzeko irizpideak.
- Egiaztapen-txostenak eta -jarraibideak, eta txostenak egitean eta aurkeztean kontuan hartzeko alderdiak.
- Mekanizatutako piezen ohiko kalitate-akatsak eta kaiek eragin ditzaketen kausak.
Aurrez jakin beharrekoak
Gomendatzen da planoen interpretazioari buruzko ezagutzak izatea.