COVID19: Heziketa zikloetako Prestakuntza Duala
COVID19 eta Prestakuntza DUALARI buruzko zenbait argibide:
Prestakuntza duala prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu batekin egiten duten ikasleen kasuan, ikasgelako ikaskuntza eten egiten da, eta lanpostuko ikaskuntzari buruz enpresak erabakiko du ikaskuntza horrekin jarraitzeko modua, bai instalazioetan, telelanaren bidez edo enpresa horretan prestakuntza-jarduera aldi baterako etenda.
Prestakuntza duala beka batekin egiten duten ikasleen kasuan, ez dago kontratu-harremanik enpresarekin, kontratuaren kasuan bezala. Beraz, ikaslea izan dadila, enpresarekin hitz eginda, zer egin erabakitzen duena.
Enpresan jarduera eteten bada:
- Kontratu modalitatean, eraginpeko gainerako langileekin bezala egingo lukete. (ERTE baten bidez...)
- Beka-modalitatean, Gizarte Segurantzako kotizazioa eten daiteke aldi baterako, "Beste arrazoi batzuengatik" arrazoia idatzita. Arrazoi hori jasota dago Gizarte Segurantzan "bekak" epigraferako. Egoera normaltasunera itzultzean, azkar alta eman diezaiokete, eta bekarekin jarraitu.
Dena den, bekaren kasuan Gizarte Segurantzak hobariak ematen ditu, eta ikasleek joaten ez diren egunak ez dituzte kobratzen.