Covid19 oharra 2020-3-16
Koronabirusaren bilakaeraren aurrean IMHn hartutako neurriak
Eusko Jaurlaritzak adierazitako osasun larrialdia eta Estatuko Gobernuak adierazitako alarma egoera direla eta, IMHk bezero eta kolaboratzaileei jakin arazi nahi dizuegu lanean ahalik eta normaltasun handienarekin jarraituko dugula, telelanaren bidez lan eginez eta instalazioak itxita, beste jakin arazpen bat eman arte.
IMHn bakarrik sartuko dira lanerako instalazioak erabiltzea ezinbesteko duten IMHko langileak.
IMHko pertsonekin harremanetan jarri ahal izateko azpian dituzue telefonoak eta posta elektronikoak. Horrela, zuen beharrei erantzuten jarraituko dugu.
IMHk bat egiten du osasun-agintariek egindako osasun publikoko gomendio ofizialekin, eta guztiei eskatzen dizuegu errespetatu ditzazuela eta ezarritako jarraibideak bete ditzazuela.
Eskerrik asko zuen ulermenagatik.
Lanbide Heziketako Heziketa Zikloak
Ikasleak ez dira aurrez aurreko eskoletara joango IMHra, baina etxean ikasten jarraituko dute. Horretarako, IMHk material didaktikoa emango du ikasleek modu ez-presentzialean lanean jarraitu ahal izan dezaten. Irakasleak ikasleekin harremanetan jarriko dira, eskolen jarraipenaren berri emateko.
Lantokiko Prestakuntza, Prestakuntza Duala eta Espezializazioa
Martxoaren 16tik aurrera Lantokiko prestakuntzako, prestakuntza dualeko eta espezializazioko ikasleek eten egingo dute beraien egonaldia enpresetan eta etxean geratuko dira beste ikasleak bezala, jakin arazpen berriak izan arte.
Sartu hemen Prestakuntza DUALARI buruzko zenbait argibide ikusteko...
Harremanetarako: 943748265 / 943744132 zikloak@imh.eus
Enplegurako Prestakuntza
Irakaskuntza jarduera guztia beste abisu bat eman arte atzeratuko da.
Enplegurako Prestakuntzako Praktikak etenda
Jakinarazten da aldi baterako eteten direla deialdi guztietako lantokietako prestakuntza-praktika guztiak, lanekoak ez diren praktikak eta bekadunak barne, beste abisu bat eman arte.
Harremanetarako: 943748266 / 943744132 imhformazioa@imh.eus
Ingeniaritza Eskola: Gradua, Masterra eta Unibertsitate Espezialista Tituluak
IMHk irakaskuntza-plan ez-presentzial bat egituratu du, eta beharrezko egokitzapenak egin ditu ikasleek lan akademikoa egin ahal izan dezaten.
Enpresetako egonaldietan (Graduan alternantzia faseko ikasgaietan eta Masterrean Metodologia, eta Ikerketa-proiektuak eta Curriculum-praktikak Masterrean), Gradu zein Masterreko ikasleek enpresa bakoitzak ezarritako protokoloa bete beharko dute.
Harremanetarako, Graduaren kasuan: 943748264 / 943744132 / 618447037 / 943119207 ingeniaritza.ehu@imh.eus
Harremanetarako, Masterra eta Espezializazioak: 943748264 / 943744132 / 669719275 ingeniaritza.ehu@imh.eus
Proiektuak eta zerbitzuak
Eskolaz kanpoko jarduerak osasun-agintariek ezarritako gomendioei jarraituz egingo dira beti.
Harremanetarako: 943744132 / imh@imh.eus
Harremanetarako, Incress-en kasuan: 943748275 / 943744132 incress@incress.com
Prebentzio / Higiene neurriak
Azkenik, jakinarazten dugu IMHn langile, bezero eta laguntzaileentzako prebentzio-neurriak ezarri direla, prebentzioaren eta higienearen arloan ezarritako jarraibideei jarraituz.