Orrialdeak Vs Taldeak Facebook-en

Behin Facebookeko gure profila daukagula, berehala ikusiko dugu Facebooken beste elementu batzuk daudela.

Profil pertsonal batean bagaude, ikusten dugu lagun egin gaitezkeela, baina beste elementu batzuetan ikusiko dugu BAT EGIN dezakegula (taldeak) edota ZALE EGIN gaitezkeela (orrialdeak).

Zeintzuk dira orrialdeen eta taldeen arteko ezberdintasunak?

Talde bateko kideak gara. Orrialde baten zaleak gara. Hemen dauzkagu ezberdintasunak:

Facebook

Taldea

Orrialdea

Helburua (*)

Bertako kideen lankidetza sustatu taldearen helburuaren inguruan.

Informazioa eman jarraitzaileei. Enpresak, markak, produktuak, erakundeak, irudi publikoak eta beste antolaketa batzuk.

Kanpoko ikusgarritasuna

Lehen EZ ziren bilatzaileetan indexatzen. Orain BAI.

Bilatzaileetan BAI daudela indexatuta.

URL Pertsonalizatua

EZ

BAI

Barneko ikusgarritasuna

Gure hasierako orrialdean taldean sartuta dagoen lagun batek idatzitakoak ikusten ditugu. Talde horretan geuk ere sartuta egon behar dugu.

Jarraitzaileen hasierako orrialdeetan orrialdearen administratzaileek idatzitakoak ikusten dira.

Erabiltzaileak

Gehienez 5.000 kide

Jarraitzaile kopuru mugagabea.

Logo / Argazkiak

BAI, baina bilduma bakarra, denak batera.

BAI, karpetak sor daitezke

Horma / Wall (*)

BAI

BAI

Mezuak (*)

Barneko e-posta

Eguneraketen bidez (barneko e-posta modukoak). Gaur egun gehiago ikusten dira.

Blog RSS inportatu

EZ

BAI

Estekak

BAI

BAI

@ Tagak

BAI

BAI

Hitzorduak

BAI

BAI

Eztabaidagunea

BAI

BAI

Bideoa

BAI

BAI

Inkestak

EZ

BAI

Aplikazioak gehitu

EZ

BAI

Iragarkiak

BAI

BAI

Estadistikak

EZ

BAI, nahiz-eta gehiegirik ez

Moderazioa

Eskuzkoa

Eskuzkoa

Talde batean sartuta bazaude, zure hasierako orrialdean talde horretako zure lagunek idatzitakoak ikusiko dituzu soilik, ez dituzu edonork idatzitakoak ikusiko (nahiz-eta taldearen administratzailea izan).

Orrialde baten administratzaile batek egoera eguneraketa bat, esteka bat, argazkiak, bideoren bat,... argitaratzen baditu orrialdearen horman, zuzenean jarraitzaileen hasierako orrialdeetan ikusiko da (taldeekin gertatzen ez den bezala). Ikusgarritasun handiagoa ematen die enpresek idatziei, eta erabiltzaileen aurrean garrantzi handiagoa dauka.

Facebookeko orrialdeek estatistika orri txiki bat daukate, administratzaile gisa orrialdeari buruzko  informazio baliagarria aurkitu dezazun: baja izan diren jarraitzaileak, ezagunagoa den herrialdeak, datu demografikoak, bisita kopurua, zenbat irakurri diren, elkarreraginak, idatziak,...

Estadisticas pagina facebook

Google bezalako bilatzaileetan gure posizioa hobetzen laguntzen digu. Orrialdearen izena ondo pentsatu.

Orrialde baten jarraitzaileek ez dakite nork sortu duen orrialdea. Talde bateko kideek badakite taldea nork sortu duen, taldearen orrialdean ikusten baita.

Talde baten administratzaileak bagara, eta taldearen horman idazten badugu, gure izenean egiten dugu, ez taldearen izenean. Orrialde baten administratzaileak bagara, eta orrialdearen horman idazten badugu, orrialdearen izenean egiten dugu, gure izena ez da inon ikusten.

Orrialdeen desabantailak

  • Hitzordu bat publikatzen dugunean, gure jarraitzaileei ezin diegu mezu elektroniko bat bidali, euren hasierako orrialdean ikusiko dute.
  • Orrialde batetik ezin diegu bidali mezu elektroniko bat gure jarraitzaile guztiei (talde batekin egiten dugun bezala). Egin dezakeguna eguneraketa bat bidaltzea da; ez da gauza bera eta jende askok ez ditu inoiz eguneraketak irakurtzen.

Actualización de una página

  • Talde bat ezin dugu orrialde bihurtu, beraz, ezer sortu baino lehen, ondo pentsatu.
  • Talde batean hitzordu bat sortu + iragarri + konpartitu + taldekide guztiei gonbidatu + mezu elektronikoak bidali ditzakegu.

Taldeen desabantailak

  • Facebookeko erabiltzaileentzat bakarrik daude ikusgai. Googlek zer edo zer indexatu dezake, baina gauza gutxi.
  • Ezin diogu aplikazio gehiagorik gehitu taldeari.
  • Kontu berriak dauden ikusteko, erabiltzaileek taldean sartu behar dute.