Facebook: Sarrera
Bakarrik erabiltzaile kopurua jasotzen ari den igoera handia ikusita, konturatzen gara erabiliena dela. 2009ko irailean 300 miloi jarraitzaile zeuzkan, eta egunetik egunera kopuru hau igotzen joan da, 555.000 erabiltzaile berri egunean. Eskuliburu hau publikatzen hasi garen datan (2009ko abendua): 350 miloi profil baino gehiago dauzka. Ez da txantxa, gero!
Sortzailea, Mark Zuckerberg, 25 urteko gazte bat da. Facebooken daukan orrialdean (http://www.facebook.com/markzuckerberg) zera dio: "I'm trying to make the world a more open place by helping people connect and share" ("Mundua leku irekiago bat izan dadin saiatzen ari naiz, jendeari konektatzen eta gauzak trukatzen laguntzeko").