Facebooken parte hartu: Mezuak, argazkiak, estekak publikatu

Gauzak komunikatzeko ordua heldu da; ez gara beti irakurtzen egongo, ezta?

Guri buruzko zerbait jarri. Zer ari gara pentsatzen? Argazkiak, estekak,....

2 leku dauzkagu hau egin ahal izateko:

  • Orrialde nagusietatik: Zer ari zara pentsatzen? jartzen duen laukian jarriko gara, eta dauzkagun aukerak ikusiko ditugu (gure profilaren pantailatik dauzkagun aukera berak direnez, handik ikusiko ditugu).
Meter un mensaje en Facebook

 

  • Gure profilaren pantailatik: Goazen gure profilaren pantailara:
Usuario de Facebook

Behin gure profilean gaudela, honako ekintzak egin ahal ditugu (adibideekin ikusiko ditugu laster):

02-participar.jpg

1: Mezu bat idatzi:  zer pentsatzen ari zaran? laukia bilatzen dugu, eta hor testu bat idazten dugu. Irudiaren adibidean, "Aquí escribiremos el mensaje que queremos, este es nuestro primer mensaje" jarri dugu.

2: Mezu + argazki bat jarri

3: Mezu + bideo bat jarri

4: Mezu + hitzordu bat jarri

5: Mezu + esteka bat jarri

6: Sortzen ari garen mezuaren pribatutasuna jarri:  Lehenetsi gisa  Kontua: Pribatutasun Ezarpenak: profileko Informazioa: NIRE SARRERAK atalean jarri duguna izango da. Demagun lehenetsi dudala nire argitalpenak Mundu guztiak ikustea.. Baina orain idazten ari naizen mezua bizikleta munduari buruzko da, eta lehen sortu dudan bizikleta-lagunak zerrendarentzat bakarrik ikusgai egotea nahi dut. Giltzarrapoan Pertsonalizatu aukeratuko dut, eta zerrenda horrentzat ikusgai egoteko (lagunen zerrendak erabili atalean azaldu dugun moduan) (OHARRA: Behin mezu hau idatzi dugula, hurrengoa GUZTIENTZAT egongo litzateke ikusgai, hori baita lehenetsi bezala daukagun aukera).

7: Elkarbanatu:  nahi dugun mezua jarri dugu, 2-5 arteko elementuren bat gehitu dugu (nahi izanez gero) eta pribatutasuna aukeratu dugu (6). Orain Elkarbanatu (7) botoian klik egin behar dugu mezua publikatzeko.